Etxebizitzak eraikiko dituzte Donibane kalean
Udalbatzak ahobatez onartu du Lezoko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziaren lehen aldaketa. Horregatik egin daitezke etxebizitzak.
Lezoko Donibane kaleko 4. zenbakian egun dagoen eraikina bota (Kultura Aretoaren ondoan dagoena), eta etxebizitzak eraikiko dituzte. Etxebizitza sustapen pribatua izango da. Hori horrela izan dadin diktamena ahobatez onartu zuten udalbatzako hamahiru zinegotziek joan den asteko ostegunean egindako udalbatzarrean.
Hautetsiek bozkatu zutena, zehazki, Lezoko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziaren lehen aldaketaren onarpena izan zen. Aldaketa horregatik egin ahal izango dira izaera pribatuko etxebizitzak.