Inauteriak izan ziren pandemia aurretik ospatutako azken jaiak. Urtebetera, ez da ospakizunik izango, pandemiaren hirugarren olatu betean. Inauterietako pertsonaiek baina, ez dute hutsik egin, eta erronka bota diete errenteriarrei.
Abendutik hona, 5.000 adineko herritarrei deitu die sareak, babesa ematen jarraitzeko. Errenteria-Oreretan 65 urte edo gehiagoko ia 9.000 pertsona daude, eta horietatik 7.000k 70 urtetik gora dituzte.
Elizalde Herri Eskolako hezkuntza komunitatea ‘Transpatioa’ proiektua lantzen ari da. Jolastokiko harremanak aldatu nahi dituzte, espazioa bera eraldatuz.
"Garrantzi bizikoa" da herriaren etorkizuneko garapenerako Palenciaren hitzetan proiektu hori, baita herritarren bizi kalitatea hobetzeko ere.
Neurriak errespetatzeko eta arduraz jokatzeko deia egin du udal erakundeak, 500eko langa gainditu eta herria eremu gorrian sartu den egunean.
500eko tasa gainditu du Oiartzunek. Joera berean jarraituz gero, Eusko Jaurlaritzak astelehenean erabakiko du herriko ostalaritza ixtea, besteak beste.
Aiako Harria kalean, Topoaren trenbidearen ondoan, auto batek su hartu du. Ondoko ibilgailuen jabeek azkar mugitu ahal izan dituzte.
Bertaratzen direnek kantina aldetik sartu beharko dute, eta segurtasun neurriak errespetatu azpiegituraren araudia bezalaxe.
Udal erakundea arduratuta dago azken egunetan COVID-19aren tasak herrian izan duen gorakadagatik. Zuhurtzia eskatu die lezoarrei.
Oiartzunek jada 100.000 biztanleko tasa 500etik gorakoa du. Bereziki larria da Lezoko egoera, 1.134ko tasarekin orotara.
Pandemiak baldintzatuta egon arren, Maialenek Frantziako Les Arcseko big air txapelketan parte hartuko du astelehenean. Paulek Andorran entrenatuko du.
Iberdrolak errepidean hainbat kableatu lan egin behar dituelako moztuko dute San Pedrorako norantzako bidea. Lau eguneko epea dute obrek.
Otsailerako programatu diren kultur ekitaldietatik lautan ez dago sarrerak erosteko aukera, tartean, igandeko 'Gorria' ikuskizunarenak.