25 lagun identifikatu ditu Pasaiako Udaltzaingoak asteburuan
Jende pilaketengatik, kale zurrutagatik, etxeratze agindua ez betetzeagatik eta beste hainbat lege urraketagatik zenbait zehapen proposamen gauzatu dituzte.
25 lagun identifikatu ditu Pasaiako Udaltzaingoak joan den asteburuan, lege urraketa ezberdinengatik.
Zehapen proposamen horietako hamazazpi Pasai Antxon egin zituzten ostiralean, Ibaiondo pilotalekuaren kanpoaldean, ustez, legeak onartutako kopurutik gorako jende pilaketengatik -hots, lau lagun baino gehiago elkartzeagatik-.
Beste zortzi kasuak asteburuan zehar jazotako arau urraketen ondorio izan ziren, kasuan kasu, lautik gorako taldeak osatzea, udalerritik kanpo egotea justifikatutako arrazoirik gabe, etxeratze agindua ez bete izana, edota alkohola kalean kontsumitzea.