Kontzentrazioa egingo dute, ostalariak 'itotzeko zorian' daudelako
Bihar -asteartea- 11:30ean Pasaiako udaletxe aurrean elkartuko dira, ostalariei elkartasuna adierazteko asmoz 'SOStalaritza aurrera' lemapean.
Joan den urteko azaroan Pasaiako ostalariek egindako bilkura, udaletxe aurrean. Pasaiako ostalariak ‘itotzeko zorian’ daudela salatzeko kontzentrazioa egingo dute bihar -asteartea- Pasaiako udaletxearen aurrean, 11:30ean hasita.
Joan den hilabetearen 22tik itxita daude udalerriko ostalaritza eta jatetxe establezimenduak; pandemiaren murrizketek jasangaitza egin dute sektoreko langileen egoera, eta soluzioak eskatzeko elkartuko dira. Lan egin nahi eta behar dute.
