William Friedkinekin hitzordua, OzZinemaren eskutik
Hitzordua, ostegunean 19:00etan Niessen zinemetan. Filmerako sarrerak 4 euroan daude salgai Niessen Kulturgunean.
Leap Of Faith. Willian Friedkin on the exorcist filma da OzZinema zineklubaren hurrengo proposamena. Beldurrezko generoko eta 1970. hamarkadako film garrantzitsuenetako batean oinarrituta dago; El exorcista filmari buruzko saiakera liriko eta espiritual bat da. Filmaren zuzendaria, Friedkin berak azalduko ditu ostegunean Niessen aretoan emango duten film horretan El exorcistaren xehetasun guztiak lehen eskutik.
Hitzordua, ostegunean 19:00etan Niessen zinemetan. Filmerako sarrerak 4 euroan daude salgai Niessen Kulturgunean.
