Mundua sendatzeko pilulen kutxa magikoa
Kutxa Magikoa Familian proiektuarekin bat egin duten familien ekarpenak zabaldu ditu OarsoIrriak dinamikak.
Egoera gogorrak uzten ari da pandemia. OarsoIrriak iniziatiba jakitun da, eta herri dinamika berezia proposatu zien haur eta familiei joan den abenduan. Mundua pattal dago. Zer oparituko zenioke hobeto egoteko?
Galderari erantzuteko proposatu zien Errenteria-Oreretako haur eta familiei. Marrazki bat eta minutu bateko audioa egitea eskatu zieten; Mari Domingi eta Olentzerori bideratu behar zioten ondoren, eta galderari erantzuna eman, hau da, zer oparituko lioketen munduari bere egoera hobetzeko.
Marrazki eta audio horiek guztiak, kutxa magikora bildu dituzte. Momentuz, hamabi familiaren ekarpenak jaso ditu OarsoIrriak-ek, baina oraindik ere, ekarpen gehiago egin daitezke 11 etxe eta kolore web orrian.
Esteka honetan, orain arte jasotako ekarpenak.