Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

‘Ez dok ero’, euskal antzerkia umoretik gozatzeko

Tartean konpainiak azken ikuskizuna taularatuko du Niessen Kulturgunean bihar. Euskal antzerkia «eraberritzera» datoz On Mikelote Arintzanakoa eta Pantxo eskutari leiala.

Telleria eta Martinez. Argazkia: Guillermo Casas
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/02/12

Ez dok ero ikuskizuna hartuko du Niessen Kulturguneak bihar. Tartean teatro konpainiaren antzezlana «etxean» egindakoa da. Patxo Telleriak egin du testua eta zuzendaritza lanetan aritu da Mikel Martinez. Bi aktore horiek arituko dira taularen gainean. Telleriak eta Martinezek ED3 [Ez dok hiru] osatzen dute; beren lan guztietan bezalaxe, honetan ere, euskara eta euskal kultura izango dituzte hizpide, eta presentzia handia hartuko du imajinario kolektiboak zein kultur sinbologiak. Euskal kultura, antzerki eta gizartearen irudi deformatua, barregarria eta haluzinagarria eskainiko dute. Umore oso berezia, «ironikoa» erabili dutela antzezlan horretan dio Martinezek: «Barre kariñosoa egiten dugu gure gauzekin, euskararen munduarekin. Ez dok hiru antzerki formatuaren barruko lana da honakoa».

Antzezlanaren idazketaren atzean Telleria dagoela esan du Martinezek. «Bien artean moldatzen baditugu ere, meritu hori berea da. Formatu berarekin ikuskizun ezberdinak egiteko gai izan da Patxo [Telleria]».

Ez dok ero antzezlanean inoiz baino gehiago egin diotela barre euren buruari dio aktoreak: «Mikel eta Patxo dramaturgoak gara, euskarazko antzerkia egiten dugu batez ere, aktoreak gara eta gure bizitzari barre egiten diogu; euskara aitzakia gisa baliatzen dugu barre egiteko. Ideia batzuk ere ematen ditugu, umore horren guztiaren artean mamia ere badago».

On Kixote eta Sancho Panza
On Kixote eta Sancho Panzari erreferentzia egiten dio antzezlanaren kartelak. On Mikelote Arintzanakoa —bera jaio zen Nafarroako herria— eta Pantxo eskutari leiala bidera irteten dira euskal antzerkia eraberritzera, herriak behar duen antzerki sakon eta esanguratsua egitera. Bidaia egingo dute, road movie-a Euskal Herrian barrena, Durango, Iruñea, Donostia, Zuberoa… euskal antzerki eraberritzailea erakusteko. «Eta jakina, guztietan porrot egiten dugu».

Harrera paregabea izaten ari direla dio aktoreak emanaldietan: “Bilbon estreinatu genuen, Arriaga antzokian urrian, eta nahikoa mugitzen ari gara; otsailean sei emanaldi egingo ditugu. Normalean harrera oso ona izaten ari gara, normalean hala da, jendeak ezagutzen gaitu eta uste dut ez dugula gure publikoa dezepzionatu. Gaur egungo egoerarekin, protokoloak direla eta, jendea gogoarekin, antzerki gosez dagoela esango nuke oro har”. Leku guztietan betetaeta batzuetan jendea kanpoan gelditzen ari da, “hori da pena”.

Pandemia osasunean, giza harremanetan, baita arlo ekonomikoan ere kalte handiak eragiten ari dela ez da kontu berria. Hala ere, baikor azaldu da Martinez, “gu salbatzen ari gara, aforoekin lan egiten ari gara eta poliki bada ere ari gara. Orain arte izan duguna baino, beldur handiagoa ematen digu datorrenak; aurten, hurrengo urtean, krisia eta halakoak konplexuak izango dira”.

Askotan egin omen diote galdera, euskaldunek beren buruaz barre egiten ba ote dakiten, alegia. Ez du zalantzarik Martinezek: “Bai. Batzutan galdetzen digute ree, badirudi ez dakigula baina guk probatuta daukagu uste ustela dela. Gu ez gara beste batzuk bezain ditxaratxeroak, ezta katxondoak ere, ziurrenik isilagoak gara, apur bat itxiagoak… jendeak oso ondo egiten du barre bere buruarekin, baita muga ukitzera heldu garenean ere, jendeak oso ondo ulertu du gure umorea; gauza inportanteekin ere barre egitea dugu”.

Umoreari ere erreparatu dio aktoreak. Sinistuta dago, kultura arloan pixka bat “mespretxatuta” dagoela, “bigarren mailako produktua balitz moduan; hori ez da egia. Oso konplexua da umore ona egitea, drama on bat egitea konplexua den bezala, gertatzen dena da drama eta tragedia baloratuago daudela umorea baino”. Umorea beharrezkoa dela argi du aktoreak, “tokatzen ari zaigulako egoera latza bizitzea eta garrantzitsua da”.

Umorea ziurtatuta dago, kalitatezko euskarazko antzerkia ere. Hitzordua, bihar, 19:00etan. Sarrerak 8 euroan dira salgai bibe.me plataforman, eta Kulturgunean bertan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.