Lehia erabakigarriak Pasaiako futbol taldeak podiumean mantentzeko
Antxo A.F. eta Pasaia K.E. etxean izango dira asteburu honetan. Larunbateko partidak bultzada izan daitezke lehen fasea borobil amaitzeko.
Pasaia K.E. eta Antxo A.F.-k hitzordua dute asteburu honetan. Denboraldi txukuna ari dira egiten biak ala biak, hamaikakoak euren multzoko buruan daudelarik, eta areto futbolekoak podiumeko hirugarren postuan.
Pescados Ferreresen gizonek etxean izango dute lehia larunbatean, 18:00etan, Donibaneko kiroldegian, Mahastiak Labastida taldearen kontra. Irabaziaz gero, bultzada ederra litzateke antxotarrentzat, lehen bi postuen artean kokatu bailirateke azken aurreneko jardunaldian.
Pasaia K.E.-ri dagokionez, etxean egongo dira horiek ere larunbatean. 16:30ean emango dute aurpegia Jesus Mari Zamoran, Santurtziren aurka. Kanpotarrak azken aurren daude multzoko sailkapenean, beraz, lehen postua bermatzeko erabakigarria izan daiteke asteburuko jardunaldia.