Oarsoaldeko herrien erdia, COVID-19aren eremu gorritik kanpo
Errenteria-Orereta 500eko tasatik jaitsi da atzoko datu onengatik. Pasaia ere muga horretara hurbiltzen ari da. Lezoko tasa, 1.000tik gorakoa oraindik.
Hobera doaz COVID-19aren 100.000 biztanleko tasak Oarsoaldeko herrietan. Atzoko datuak kontuan hartuta, Errenteria-Oreretak ere ihes egin du zonalde horretatik momentuz, 500dik beherakoa du tasa (496). Aste honetan Oiartzunek ere zonalde horretatik ateratzeko aukera izan du. Pasaiako tasa nabarmen jaitsi da azken egunetan, eta Lezokokoak apalago egin du behera, 1.000tik gorakoa du oraindik intzidentzia tasa.
Atzo (osteguna), Errenteria-Oreretan lau positibo gehiago atzeman zituzten, eta bana Pasaia, Lezo eta Oiartzunen. Orotara, Oarsoaldean, zazpi kasu.
Goiko grafikan, azken asteetan tasek herriz herri izan duten bilakaera ikus daiteke.
Aldi berean, Osasun Sailaren webgunean dituzten datuak kontsulta daitezke.