San Pedroko frontoiko porteriak lurrean ainguratu dituzte
Iturriaren ondoan dagoena bere horretan mantendu da, baina lurrera lotuta. Beste atea Proisako orubearen atzealdean lotu dute.
San Pedroko frontoiko bi porteriak lurrean ainguratu ditu udalak. San Pedroko frontoian zeuden porteriak behin betiko lurrera ainguratu ditu udalak, herriko haur eta gazteen segurtasuna bermatze aldera.
Iturriaren ondoan dagoena bere horretan mantendu da, baina lurrera lotuta, edonork pilotan jolastu nahiko balu trabarik egiten ez diola baloratuta. Beste atea, aldiz, frontisaren aldean zegoena, Proisako orubearen atzealdean lotu dute.
Udalak adierazi du ainguraketak, frontoiaren erabilera balio anitza sustatze aldera egin dituztela, futbolean segurtasunez aritu ahal izateko, era berean pilotariei oztoporik eragin gabe.
Porteria horiek lotu eta askatzeko sistema bidez ainguratzea baloratu badute ere, bertan behera utzi du ideia, ondorioztatuz sistema horrek epe motzean berriro ere ateak aske egotea ekarriko lukeela.
