Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
URKO MUNDUATE. BPXPORT LEZO INSTALAZIOEN ZUZENDARIA.

«Ikusi dute funtsezkoa dela ariketa fisikoa egitea»

Munduateren egunerokoa kirolari lotuta dago erabat. Lezoko kirolguneen arduradun den heinean, ariketa fisikoak pertsonen ongizatean duen eragina kontuan hartzekoa dela uste du.

Urko Munduate (ezkerrean), Jon Elkano monitore eta entrenatzailearekin batera.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/02/12

Zein egoeratan daude, egun, Lezoko kirolguneak?
Normaltasunez irekita dauzkagu instalazioak, betiere normaltasun hori unean-uneko osasun erabakiek baldintzatuta. Astean zehar 07:30ean zabaltzen dugu Altzate igerilekua, eta 08:00etan Bekoerrota kiroldegia. 21:00ak arte izaten dira zabalik. Aforo aldetik %50ean gaude egun, hori eskatzen du Jaurlaritzaren azken dekretuak. Aldageletan, berriz, %30eko aforoa mantendu behar dugu, eta aldi berean, dutxen eremua bakarka erabili behar da. Ezin dira bi pertsona batera egon dutxatzen.

Murrizketak egonda ere, esan daiteke kirolguneak jarduera fisikoa egiteko eremu seguru direla, ezta?
Hala uste dugu. Administrazioak erabaki du, murrizketak ezartzerako orduan, kirol instalazioak ixteko arrazoirik ez dagoela. Beraz, adituek diote kirolguneak eremu seguruak direla.

Kirol jarduerak bakarka edo taldeka, ikastaroen kasuetan bezala, egin daitezke zuenean.
Zehazte aldera, baimendua dagoena da bakarkako kirola egitea. Kiroldegiko jarduerak baimenduta daude, baina banakako jarduerak direla suposatzen da. Adibidez, spinning egiten baduzu, ez dago talde harreman edo kontakturik, nahiz eta pertsona talde bat eremu jakin batean elkarrekin egon. Kasu horietan ezarri den murrizketa da areto horietan %50eko aforoa errespetatzea.

Ildo horretatik, zuek ere egoerara moldatzen joan zarete azken asteetan. Horren adibide da ezarri duzuen baliabidea: spinning egiteko eremu berria.
Garapen baten ondorio izan da dena. COVID-19aren hasieran aretoko jarduerak kiroldegiko kantxara eraman genituen. Azken hilabete hauetan espazio berri bat egokitu dugu: Koldobide Gezala pilotalekuaren atzealdeko terrazan dagoen espazioa atondu dugu, hasieran pentsatua genuena baino txukunagoa da gainera. Aireztapen, argiztapen edo insonorizazio aldetik eremu oso egokia antolatu dugula uste dut.

Itxialdiak, murrizketak, bakartzeak… Zein garrantzi du kirol jarduera egiteak garai honetan?
Nire iritziz oso garrantzitsua da kirola egitea, bai osasun fisiko aldetik begiratuta baita adimen osasunari erreparatuz ere. Antza, erabakiak hartzen dituztenek irizpide hori kontuan hartu dute, hemengoek bai behintzat. Beste herrialde batzuetan, Frantziako Estatuan esaterako, gimnasioak-eta ixten ari dira. Hemen, gorrian egon arren, horretan ez dira sartzen. Behintzat ikusi dute funtsezkoa dela ariketa fisikoa egitea.

Lezoko instalazioetako bazkide asko ez dira herrikoak. Desiatzen ari al zarete beste osasun agertoki batera iristea, haiek ere instalazioetaz goza dezaten?
Bai bada. Udalerrien itxiera erotzeko modukoa da. Gainera, salbuespen asko ezartzen dituzte, agiriak behar dira mugitzeko… Arauek pertsonak aspertzen dituzte. Udalerrien itxiera perimetralaren araua kentzen badute nik uste gauzak beste naturaltasun batez egin ahal izango direla, eta onuragarri izango da hori guztia denentzat. 5

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.