Pasaiako futbola eta areto futbola: asteburuko emaitzak
Pasaia K.E.-k 3-1 irabazi du etxean, lehen postua bermatuz. Antxo A.F.-k sailkapenean behera egin du 1-5 galduta.
Pasaia K.E.-k 3-1 irabazi zuen Santutziren kontra. Areto futbolekoek 1-5 galdu zuten larunbatean, Mahastiak Labastida Rioja Alavesa taldearen kontra. Gauzak horrela, postu bat behera egin eta euren multzoko ekuatorean kokatu dira antxotarrak -laugarren postuan-. Oraindik badute aukera podiumean berriro sartzeko, 12. jardunaldian lan fina egiten badute.
Pasaia K.E.-ren asteburua oso bestelakoa izan da, larunbateko garaipenarekin (3-1 Santurtziren aurka) sailkapeneko lehen postua sendotu baitute. Badirudi multzoko lehen fasearen buru amaituko dutela pasaitarrek joan-etorria.
