[Galeria] Hamar urte bete ditu Mindarak
Tarta eta guzti. Hala ospatu zuten atzo Mindara Aniztasun Funtzionala duten Gipuzkoako pertsonen elkartearen hamargarren urteurrena.
Tarta eta guzti. Hala ospatu zuten atzo Mindara Aniztasun Funtzionala duten Gipuzkoako pertsonen elkartearen hamargarren urteurrena. Protagonista nagusiak ez ziren izan atzoko ekitaldian; Mindaran familia berri bat, bizitza eraikitzeko modu bat eta batez ere integrazioa eta aniztasuna aurkitu duten neska eta mutilak. Pandemiak ez zien bertaratzeko aukerarik eman Mindarako haurrei, baina argazki eta mezu bidez bertan izan ziren haietako asko eta asko, Peru, Amets, Maddi, Matias, Unai, Oskitz, Suhar, Ane…
Hamargarren urteurrena ezingo dute desio bezala ospatu, baina, argazki erakusketa antolatu dute hamar urte hauetako ibilbidea erakusteko, eta bideoa ere osatu dute familia, erabiltzaile, pilota egokituko taldeko kirolari, Mindaran lanean ari diren profesional, eta beste eragileekin. Bizi Poza elkarteak eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsek era bat egin dute bideo horretan, Mindara zoriondu eta bide oparo eta luzea opatzeko.
Juan Luis Alonso presidenteak, esker on hitzak izan zituen familientzat, erabiltzaileentzat eta “elkartearen altxorra diren” profesionalentzat. Ez zuen ahaztu Mikel Izagirre sortzailea, “Mindara bere ametsa zen, eta orain gu guztion ametsa”. Erronka nagusia, elkartera jotzen duten haur eta gazte guztiei erantzuna eman ahal izatea, eta horrekin batera, duela hamar urte hasi zuten lanari segida ematea, guztiontzako mundu bat eraikitzea.
Mindararen erakusketak atzo zabaldu zituen ateak Xenpelar Etxean eta 27ra arte izango da bisitatzeko aukera astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara.