Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra
IRITZI EMAILEAK. URTZI URKIZU ADRIAN. LEZO.

Paperarekin jolastu, paperarekin gozatu

Urtzi Urkizu Adrian
Lezo
2021/02/16

Ezin izan zen ekitaldi jendetsurik egin abenduaren 6an Euskaldunon Egunkaria-ren 30. urteurrena ospatzeko. Arrazoia badakizue. Bada ospatzeko eta aitortzeko nahiko arrazoi, hala ere; duela 30 urte, Oiartzualdeko eta Bidasoko makina bat euskaltzalek euskarazko egunkariaren sorrera prozesuan parte hartu zuten. Helburua lortu ere bai. Haien artean ziren Koldo Izagirre pasaitarra eta Luis Goia lezoarra, adibidez. Izagirreren ahotsetik ezagutu nuen egunkariaren proiektua zabaltzeko iragarki eder bat egin zutela. Goiak Iberiar Penintsulako paperofletarik onena ekarri zuen Euskal Herrira, behar zituzten paperezko animaliatxoak egiteko. Zinema formatuan grabatu zuten iragarki hura —kameralaria Gonzalo Berridi izan zen—, eta TVEk eta ETBk emititu zuten. Paperoflexiarekin jolasteko premia baldin bazen, Goiak inguruan zegoen artistarik onena ekarri. Lezoarra ez baitzen txikikeriekin konformatzen zen horietakoa.

Hilaren 20an beteko dira hemezortzi urte Euskaldunon Egunkaria bortxaz itxi zutela. Guardia Zibilak Goia eta beste bederatzi lagun eraman zituen gau madarikatu hartan, bidegabekeriaren iluntasunean. Tanttaka antzerki taldeak Sisiforen paperak lanarekin oholtza gainera eraman du itxiera haren kontakizun librea. Eta Josu Martinezek eta Samara Veltek zuzendu duten Paperezko hegoak dokumentala estreinatuko zuen ETB1ek astearte gauean. Lan baten eta bestearen inguruan zer iritzi izango ote zuen Goiak? Ezin izango dut harekin solasaldirik izan antzezlanaz eta dokumentalaz. Baina sarean bilaketa egin, eta Izagirrerekin batera ekoitzi zuen Euskaldunon Egunkaria-ren iragarkia ikusi dut. Trenbideako Filmeak ekoizpen etxeak egindako hura, alegia.

 

Paperoflexiarekin jolasteko premia baldin bazen, Goiak inguruan zegoen artista onena ekarri. Lezoarra ez baitzen txikikeriekin konformatzen zen horietakoa



Paperarekin jolastuz, nolako edertasuna sorrarazi daitekeen jabetu naiz orduan. Jabetu naiz baita ere etxeko eguneroko jitean zenbait formatu fisiko desagertu egin zaizkidala: VHS zintak, DVDak, CDak… Orain plataformetan kontsumitzen dut ia dena: pelikulak eta telesailak zerga iruzurra egiten duten streaming plataformetan; abestiak nazioarteko soinu plataformetan edo Badok atarian (Ilargi Arrizabalaga Alberdi lezoarraren Betirarte single samurra, esate baterako).

Baina jabetu naiz, era berean, kazetaritzaren kontsumoaren plazera paperezko argitalpenekin izaten dudala. Ez da gauza bera Berria, Argia edo beste edozein paperezko hedabide eskuetan hartzea edo sakelako telefono baten pantaila txikian beheraka eta beheraka joatea. Ezin ahaztu, gainera, irakurketaz gain, egunkari paperak badituela bestelako erabilpenak: sukaldeko zorua urez bustitzen zaigun bakoitzean, egunkariko paperak bere funtzioa betetzen du; zer esanik ez oinetakoak edo botak mela-mela eginda etxera iristen direnean, egunkari orriak tolestu eta han sartzea baino erremedio hoberik ez da; zenbait eskulan egiteko ere, oso baliagarria da egunkariko papera; ohartxoren bat idazteko premia izanez gero, egunkariaren zati zuri bat hartzea erosoa denik ezin uka.

Hartu dut eskuetan OARSO BIDASOKO HITZA-ren astekari berritua. Oso gogoko dudan paper mota baten gainean pasatu ditut hatzak. Eta jabetu naiz esperientzia askoz estimulagarriagoa dela hori sakelako telefonoaren pantailaren gainean hatzak pasatzea baino. Zuek ere baduzue gozamenerako aukera hori. Paperarekin jolastu eta paperofletarena egitearekin batera, bidenabar. Nola? Harpidedun eginda.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.