Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

Udal gobernuari eta egiten duen kudeaketari nota jarri diote herritarrek: oso ongi

Herritarren artean inkesta egin du Aztiker Soziologia Ikerguneak; helburua, herritarrek udalerriarekin zein udal politikekin duten asebetetze maila neurtzea izan da eta bikainera ez bada heldu balorazioa ere, bidean da.

Ekhi Zubiria Aztikerreko ikerlaria, Aizpea Otaegi alkatea eta Maite Gartzia alkate ordea gaurko agerraldian. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/02/16

Herritarren artean inkesta egin du Aztiker Soziologia Ikerguneak; helburua, herritarrek udalerriarekin zein udal politikekin duten asebetetze maila neurtzea izan da eta bikainera ez bada heldu balorazioa ere, bidean da. Inkestatu dituzten herritarren 7,1eko nota jarri diote udal gobernuari 10etik, eta udalerriarekiko asebetetze mailari dagokionean 8,1ekoa izan da nota.

Ikasturtea gainditzearekin konformatzen dira batzuk, eta ez da bada gutxi, baina Errenteriak berak eta udalerria kudeatzen ari direnak nahikoa soberan gainditu dute bikainaren bidea hartzeko. Udalerriaren alderdi positiboen artean, garraio publikoak dituen loturak, herriko giroa eta bizimodu lasaia; horiek guztiak Errenteria-Oreretaren indarguneak. Ahulguneak ere baditu, ordea herriak, eta inkestatutako herritarrek segurtasun falta eta aparkalekuen premia aipatu dituzte kezka nagusien artean.

Gobernu taldeari zein haren kudeaketari dagokionean, inkestatuen %87k uste du Errenteriako arazoak konpontzen ari dela, edo badakiela bederen, nola konpondu eta denbora behar duela.

Oposizioaz ere mintzo dira herritarrak azterketa soziologikoan; %59,2 erdiak baino gehiagok, uste du ez duela laguntzen ezta oztopatzen ere.

Auzoen gaineko erantzunetan, ezberdintasunak antzeman dituzte: balorazio positiboena Erdigunea Olibet-Etxe Berrietan jaso du udalak, horietan uste baitute udalaren aldetik arreta egokia jasotzen dutela; balantzaren bestaldean, berriz, Galtzaraborda eta Iztietan egin dute baloraziorik negatiboena.

Udalak egin beharreko ekintza ildo garrantzitsuenak ere nabarmendu dituzte inkestatuek: bakarrik bizi nahi ez duten adinekoentzako etxebizitza alternatiba eskaintzea, eta beharra dutenen gizarte babesa bermatzea. Herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzea ere ildo garrantzitsuetako bat da.

Konfinamenduaren zama agerian

Ez dagokio soilik Errenteria-Oreretari, pandemiak mundua jarri delako hankaz gora osorik, baina hala ere, Aztikerren inkestan jakin nahi izan dute nola eragin dien COVID-19ak herritarrei, nola bizitzen ari diren egoera eta zein ondorio izaten ari den. Horrekin lotuta, datu bat: Etxeko konfinamenduan oso gaizki moldatu direla erantzun du inkestatuen %24ak, ia laurden batek. Udalak hartutako pandemiari aurre egiteko neurrien artean ezagunenak, berriz, herritarren artean, adinekoei banaka telefonoz deitzeko eta laguntza eskaintzeko iniziatiba —inkestatuen %81,7k ezagutzen zuen— eta kontsumorako bonuen iniziatiba —%80ak ezagutzen zuen—.

Abenduko azken asteetan eta urtarrila hasieran egin zuen inkesta Aztikerrek. 2016an egin zuen udalak lehen aldiz halako inkesta bat, eta bi urtetik behin errepikatu du; honakoa beraz, hirugarren aldia izan da. 600 inkesta egin dituzte guztira Errenteria-Oreretan bizi diren 18 urtetik gorako pertsonen artean. Ausaz aukeratu dituzte pertsona horiek, eta azken laginak udalerriko biztanleriaren errealitatea ordezkatzen du.

Inkestaren bidez jaso diren iniziatibak eta atera daitezkeen ondorio nagusiak oso garrantzitsuak dira udalarentzat, “martxan diren edota agintaldian zehar martxan jarriko diren proiektuak eta udal politikak zehazteko lagungarri direlako”.

Txostena osorik hemen deskarga daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.