Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Bideoa] Jarrai dezala musikak

EMKE Errenteriako Musika Kultur Elkarteak hilaren 20an ekingo dio denboraldi berriari, eta horretarako Musika Bandako talentu gazteak igoko ditu Niessen Kulturguneko agertokira.

Oihan Espina, Alain Aierdi eta Josu Mitxelena gaurko aurkezpenean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/02/17

EMKE Errenteriako Musika Kultur Elkarteak hilaren 20an ekingo dio denboraldi berriari, eta horretarako Musika Bandako talentu gazteak igoko ditu Niessen Kulturguneko agertokira. Honakoak izango dira parte hartuko duten musikari gazteak: Aritz Segura flautista, Jon Viejo tronpetista, Oihan Espina, clarinetista, Aitor Zorzano saxo jotzailea, Borja Rubiños eta Gonzalo Encinal pianistak, eta Jesus Marino bateria jotzailea. Lau ikuspegi ezberdin, lau proposamen musikal agertokian aurtengo denboraldiari hasiera emateko. Gaur egin dute agerraldia horren berri emateko, eta ez da ohikoa izan agerraldi hori,  Zorzanok, REncinalek, Perezek eta Marinok zuzenean aritu dira larunbatean eskainiko dutenaren aperitifa modura.

Kontzertu horrekin COVID-19ak markatutako denboraldi berria hasiko du musika bandak, “lehen hiruhilekoan behintzat ahalegin handia egin beharko dugu gure barne funtzionamendua egokitzeko, entseguak eta kontzertuak kokatzeko eta formatuak eta proposamenak egokitzeko” esan du Josu Mitxelena EMKEren presidenteak. Kasu batzuetan, “irudimen ariketa itzela” suposatzen ari zaiela denboraldiko helburu nagusiak aurrera ateratzea aitortu du, “kontzertuak antolatzen jarraitzeko, herritarrei kultura eskaintzeko ariketa handia egiten ari gara”. Argi esan dute, “Kulturak ezin du eten, kultura ezin dugu eten”.

Alain Aierdik eman ditu kontzertuaren gaineko xehetasunak: “Musikari hauek guztiak goi maila bukatzen ari dira edota bukatu dute jada, laurak dira profesionalak eta laurak ari dira musikan. Aukera eman nahi genien laurei egiten ari diren bidea gurekin konpartitzea eta polita iruditu zitzaigun ganbera errezital bat egitea”. Bi zati izango ditu larunbateko emanaldiak, lehenengoa klasikoagoa izango da. Aritz Segurak hasiko du lehen zati hori flautarekin, Borja Rubiños pianistak lagunduta; ondoren Oihan Espina ariko da klarinetista, Rubiñosekin batera,  eta amaitzeko Jon Viejo tronpetista, azken hori ere pianoak lagunduta.

Bigarren zatia, berriz, agerraldian Zorzanok, Encinalek, Perezek eta Marinok eskaini duten aurrerapenaren bidetik joango da. Aierdik eskerrak eman dizkie egiten ari diren lanagatik, “guregana ekarri eta erakusteagatik, askotan ikusten zaituztegu bandan jotzen, baina bakarlari gisa gutxietan”.

Kontzertua doakoa izango da, baina egungo egoera soziosanitarioa dela eta, ezinbestekoa izango da doako gonbidapenak eskuratzea bertaratzeko. Horretarako, hilaren 12tik aurrera banatuko dituzte gonbidapen horiek Niessen Kulturguneko leihatilan.

Hitzordua hilaren 20an, larunbata, 18:30ean Niessen Kulturgunean.

Formatu txikia
Pandemiak ezarritako agertokiaren arabera moldatu behar izan du musika bandak ere, eta formatu eta edukiera txikiagoetan hasiko dute urtea. Bi fasetan banatu du denboraldia EMKEk; lehen fase horretan ezingo du Musika Bandak aritu emanaldietan osorik, “espero dugu ahalik eta epe laburrenean banda aktibatu ahal izatea”. Osorik ez, baina musikari tartea eman behar ziotela erabaki zutela esan du Mitxelenak, eta hori egiteko aukera bakarra zutela ohartu ziren: Lehen fasean talde eta proposamen profesionalen programazioa eta berreskurapen historiko lana lehenetsi dute; bigarren fasean, berriz, normaltasun egoerako programazioari ekingo diote, “hau da, gure Errenteriako Musika Bandarekin, errendimendu betean”. Bigarren faseari ekiteko, baina, aurre lanketa handia egin behar dutela azaldu du presidenteak, “puntu horretan gaude orain. Programazio gehiena prest, egoerak uzten digun bezain laster programatu ahal izateko”.

Momentuz, bigarren emanaldiaren berri eman du Mitxelenak. Apirilaren 10ean Sugaar Ensemble ganbera talderen kontzertua antolatu du Niessen Kulturgunean. Behin betiko data eta proposamen zehatzak laster aurkeztuko badituzte ere, ez du ezer gehiago aurreratu nahi izan gaurko agerraldian, “egoeraren menpe baikaude. Ziur gaude ordea, aurtengoak, musika une handiak ekarriko dizkigula, baina horretarako, beste behin ere, egokitzeko gaitasuna erakutsi behar dugu”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.