500erako bidean da Lezoko COVID-19aren tasa
Azken zazpi egunetan erdira jaitsi da tasa, 1.151tik 592ra. Joan den asteko asteazkenetik, sei positibo gehiago hauteman dira denera herrian.
Atzoko (asteartea) datuen arabera, Lezoko COVID-19aren tasa (azken hamalau egunetako 100.000 biztanlekoa) 592an da. Duela astebete, hilaren 9an, 1.151koa zen tasa hori.
Zenbaki horren jaitsieran eragin zuzena izan du azken zazpi egunetan, orotara, sei positibo gehiago atzeman dituztela herrian: joan den asteko ostegunean bat, ostiralean lau, eta larunbatean beste bat.
Lezo-Donibane osasun eremuari dagokionez, jada 500dik beherakoa da tasa, atzoko datuekin 479ra iritsi da.