Herriko Plaza, pantaila handira
Filmaren izenbururik ez du jakiterik izan HITZAk, baina, Iciar Bollain zuzendariaren azken lana dela grabatzen ari zirena diote zurrumurruek.
Ezohiko mugimendua izan da gaur goizean Errenteria-Oreretako kaleetan. Zehazki, Herriko Plazan sumatu da. Film baterako hainbat irudi grabatzen izan dira bertan, baita Alde Zaharreko hainbat kaleetan ere. Tripode, kamera, kutxak aurrera eta atzera, aktoreak eta estrak eta kaleko lore postua ere ikus zitekeen. Udaletxeko balkoia ere arrotz. Pankarta handia zintzilikatu dute grabaketarako, ETA Ez, ETA No irakur zitekeen bertan.
Filmaren izenbururik ez du jakiterik izan HITZAk, baina, Iciar Bollain zuzendariaren azken lana dela grabatzen ari zirena diote zurrumurruek.