Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Hondakinen gaikako bilketak bi puntuan egin du gora

2020. urtean 2019an baino 11 kilo hondakin gutxiago bota ditu errefusaren edukiontzira herritar bakoitzak.

Lemos, Ferradas, Palencia, Murua eta Errazkin gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/02/17

Hondakinen bilketaren gaineko balorazioa egin du gaur udalak. Berri positiboa, 2020n, bi puntuan egin du gora gaikako bilketak. Balorazioa Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak egin du, alderdi politiko guztietako ordezkariek lagunduta, Bernar Lemos (EH Bildu), Isaac Palencia (PSE-EE) eta Elixabete Murua (EAJ); mahaian izan da haiekin batera herritarren izenean Hondakinen Mahaiko kide den Andone Errazkin.

Hiru urte dira udal talde guztiek aho batez Hondakinen Udal Ordenantza onartu zutenetik, aho batez, eta 2017an arautu zuen etxeko eta merkataritzako hondakinak jatorrian gaika bereizteko betebeharra, eta frakzio organikoaren bilketari ekin zion —biohondakinak—. Gaikako bilketan ere helburu bat finkatu zuen udalak: %60. Ordenantza horri eta Errenteriako herritarren ardurari esker Hiri Hondakin Solidoen %62,8  gaika bildu zela 2020an nabarmendu du Ferradasek; 2014an %31,8koa izan zen gaikako bilketa; 2016an %42,3koa; eta 2019an, %60,3koa.

Hori horrela izan dadin, zerbitzu eta baliabide berriak ezarri dituela udalak aipatu du Ingurumen zinegotziak: bosgarren edukiontzia, gaikako bilketa modernorako kamioi eta ekipo berriak, Hiri Hondakin Solidoen jarraipena egiteko Dorlet Dass programa informatiko berritzailea, doako poltsa konpostagarriak banatzeko zazpi makina, etxeko hondakin toxiko eta arriskutsuetarako bi atoi,  hondakin handien bilketa egiteko zerbitzua, kalerako gaikako bilketarako egokiak diren edukiontzi misto berriak, fiskalitate berdea hobarien bidez, eta hondakinen inguruan herritarrak informatzeko eta sentsibilizatzeko ingurumen kanpaina iraunkorrak. Neurri horiek guztiek eta herritarren jarrerak ahalbidetu dute gaikako hondakinen bilketan gora egitea Errenteria-Oreretan.

Datu gehiago, 2019an errenteriar bakoitzak 369,9 kilo hondakin gaika eraman zituen edukiontzietara; 2020an, 381,3 kilo izan dira, “errefusari 11 kilo kendu dizkiogu biztanleko, eta hori datu oso garrantzitsua da”.

Positiboa irakurketa, beraz, baina puntu iluna ere aipatu dute gaurko agerraldian: edukiontzi multzoetan, gutxi batzuk, uzten dituzten altzariak edota tamaina handiko hondakinak. Kanpaina berezia egiten ari da udala gogorarazteko doako zerbitzua eskaintzen duela hondakin handi horiek modu erosoan biltzeko; hala ere, gutxi batzuk zerbitzua erabili beharrean, modu ezegokian jarraitzen dute uzten hondakin handi horiek edukiontzietatik kanpo. Jarraipen berezia egiten ari da udala, eta horren harira Udaltzaingoa, hondakinen araudia urratzen dutenak zigortzeko, “hondakinak kalean uzten dituztenak edo sortutako hondakinak birziklatzen ez dituztenak zigortzen ari da udala, oraindik ere horrelako jarrerak ikusten baitira gure kale, auzo eta mendietan”.

Halako jarrerak ezin direla ezjakintasunaren atzean ezkutatu esan du Ferradasek, “hamaika kanpaina egin ditugu eta jendeak badaki ezin dela hala jokatu, egiten dutenak, beraz, jakinaren gainean egiten dute, gaizki ari direla jakinda, alegia”. Horrekin lotuta, urtarrilean bederatzi zigor espediente izapidetu direla jakinarazi du Ferradasek, eta zazpi zigor proposamen egin direla, “zenbaki txikia eman dezake, baina iaz, lehen hiru hilabetean lau zigor proposamen eta eta hiru espediente izapidetu ziren”. Arau hauste horiek, edukiontzi irletan altzariak eta tamaina handiko hondakinak uzteagatik izan dira, baita autonomoren batek obrako hondakinak kalean uzteagatik ere.

Hondakin handi horiek biltzeko doako zerbitzua du udalak. Erraza da. Herritarrek, 943 341 345 telefono zenbakira deitu behar dute astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara eta hitzordua jarriko dute zerbitzuan ari diren langileekin. Bilketarako eguna eta ordua, zein bilketarako puntu bat zehaztuta, zerbitzu horretako langileak bertaratzen dira altzari edota tamaina handiko hondakin hori jasotzera.

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.