Martxoaren 8a prestatzeko tailerra antolatu dute iganderako
Antxoko Harremantxo talde feministak barrutiko emakumeak animatu ditu buruberokiak apaintzeko tailerrera. 10:00etatik 12:00etara izango da, kultur etxean.
Antxoko Harremantxo talde feministak martxoaren 8rako motorrak berotzeko jarduera proposatu du: buruberoki tailerra. Herriko emakumeak gonbidatu dituzte igandean -hilak 21- kultur etxean izango den topaketara, 10:00etatik 12:00etara.
Interesdunek izena eman dezakete e-posta bidez mezu bat idatziz. Burukoak apaintzeko guraizeak eramateko gomendioa egin dute, eta baita kamisetak, media zaharrak, botoiak edo etxean topatutako beste edozein oihal ere.