Pablo Haseli elkartasuna adieraziko diote bihar
Amnistiaren aldeko herri ekimenak deitu du elkarretaratzera Pablo Hasel Askatu! lelopean.
Euskal Herritik Kataluniara elkartasuna. Oraingoan Pablo Hasel rapero antifaxista izango da elkartasun horren hartzaile. Erregeari injuriak eta terrorismoa goratzea egotzita atxilotu eta espetxeratu egin dute Hasel. Oreretatik elkartasuna helaraziko diote, eta horretarako elkarretaratzera deitu dute bihar, osteguna, 19:00etan Herriko Plazan. Deitzaileek diote Hasel kartzelaratzeko arrazoia bere militantzia antifaxista eta komunista dela: “Adierazpen askatasuna da jokoan dagoena. Zapaltzaileek nahi dutena esatea duten bitartean, zapalduek ez daukate adierazpen askatasunik. Errepresaliatu politikoen aldeko amnistia aldarrikatzea eta borrokatzea dagokigu”.
Amnistiaren aldeko herri ekimenak deitu du elkarretaratzera Pablo Hasel Askatu! lelopean.