EH Bilduk San Pedroko Kutxabank bulegoa irekitzeko eskatuko du
Sukurtsalak ez du aurrez aurreko arreta zerbitzurik eskaintzen urte hasieratik. Alderdiak uste du zaurgarrienak kaltetzen dituela erabakiak.
Kutxabankek urte hasieran utzi zion San Pedroko sukurtsalean leihatila zerbitzua eskaintzeari eta horrek, EH Bilduren ustez, “ezinegona eta haserrea sortu du”. Horiek horrela, asteartean egingo den plenoan bulego horiek berrirekitzea proposatuko du, -zerbitzua lehengokoratu ezin bada, minimo bat eskainiz – udalak Kutxabanki esfortzua egin dezala eskatzeko.
Urte berriaren sarrerarekin San Pedroko bulegoaren itxiera ez ezik, Donibaneko Kutxabanken bulego zerbitzua ere gutxitu zuten, soilik astean hirutan zabalduz. San Pedroko egoera, ordea, kezkagarriagoa da aurrez aurreko arreta behar dutenentzat, leihatila behin betiko itxi baitute 2021 hasi denetik.
Bilkideek gogora ekarri dute erabaki horiei behar zaiela Trintxerpeko bi bulegoetatik bat (Azkuene kalekoa), Herrerako bulegoa eta Bidebietakoak itxi dituela banketxeak. Egoera horrek Trintxerpen irekita dagoen bulego bakarrean “gainkarga” suposa lezakeela salatu dute.
Herriko bizilagun zaurgarrienetan jarri dute fokua: “Kontutan izan behar da bertatik bertarako harremana eskatzen duten bezero gehienak adinekoak direla, hain zuzen ere, mugitzeko arazo handienak dituzten pertsonak. Gainera, tramiteak internet bidez egiteko zailtasunak dituzte, ez dutelako eskuragarri edota ez dutelako gaitasun askirik”.