Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Bideoa] 'Lope de Isasti eta goiko elizako aziyua' aurkeztu dute

Lezokuak bildumako hirugarren argitalpena Mikel Susperregik idatzi du, Lander Zurutuzaren ilustrazioekin. Gaur aurkeztu dute, Donostian.

Xanti Val Lezoko Udaleko Kultura teknikaria, Mari Jose Telleria Kultura Foru zuzendaria, Ion Pombar Kultura zinegotzia eta Mikel Susperregi idazlea, gaurko aurkezpenean.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/02/18

Lope de Isasti eta goiko elizako aziyua ipuin ilustratua aurkeztu dute gaur Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Lezokuak bildumako hirugarren argitalpena da, Joanes Salaberriaren hilketa eta Maria Labaienen apustua dira aurreko biak. Haietan bezala, berri honetan Mikel Susperregi arduratu da testuak ontzeaz, eta Lander Zurutuzak erantsi dizkio irudiak.

“1606ko maiatzeko gau batean, Lope de Isasti, herriko bere lagun, senide eta agintari batzurekin goiko elizan sartu zen German de Ugarte inkisidorearen hilarria beste batengatik aldatzeko asmoarekin. Ekintza honengatik Isastik liskar haundia izan zuen herriko bikarioarekin”. Pasadizo horrek ematen du ipuinaren hasierako tramaren berri, betiere kontakizuna Lope de Isasti lezoarrean zentratua dagoelarik: apaiz, teologian doktore, kronista eta historialaria izan zen, eta 1625. urtean bere obrarik garrantzitsuena idatzi zuen, Compendio histórico de la muy noble y muy leal provincia de Guipúzcoa-Gipuzkoako historia jasotzen duen konpendioa.

Bildumako aurreko lanetan bezala, egungo eta iraganeko pasarteak partekatzen dira ipuinean. Eta elkarrizketetan, Lezoko euskara darabilte protagonistek, “gure herriko memoria historikoaren transmisioarekin batera hori delako bilduma honen helburuetako bat: gure amonen eta aitonen euskara bizirik mantentzen laguntzea, edo behintzat, ezagutaraztea”.

Lope de Isasti Gipuzkoa mailako pertsonaia izanik, ipuinaren zabalpena ere horretara egokituko da. Lezo Institutuko eta Pasaia-Lezo Lizeoko DBHko ikasleen artean zabaltzeaz gain, Errenteria-Oreretako, Pasaiako, Oiartzungo, Irungo eta Zizurkilgo hainbat ikastetxetan banatuko dute argitalpena. Ipuina irakurritakoan, Mikel Susperregi bera joango da lanaren gaineko saio dinamikoak ikasleekin batera egitera.

Gaurko aurkezpenean, Mikel Susperregi idazleaz gain, Mari Jose Telleria Kultura Foru zuzendaria eta Ion Pombar Lezoko Kultura zinegotzia izan dira. Agerraldia osorik ikusteko aukera beheko bideoan dago.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.