Pablo Haseli elkartasuna adierazteko martxa, Meipitik hasita
Orain Herriak deitutako ibilaldia Errenteria-Oreretan amaituko dute gaur, bertan 19:00etan izango den elkarretaratzearekin bat eginez.
Orain Herriak deialdia egin du berriki atxilotutako Pablo Hasel abeslari antifaxistari elkartasuna adierazteko. Martxa 18:15ean hasiko dute gaur Donibaneko Meipin, eta bertatik oinez helduko dira Errenteria-Oreretan 19:00etan izango den elkarretaratzearekin bat egitera.
Deialdia egin duen taldeak Haselen espetxeratzea gaitzetsi du Amnistia Pablo Hasel lemapean: “Ezin dugu onartu ideia komunistak zabaltzeagatik eta egia esateagatik jendea espetxeratua izatea”.
