Uralita bota du haizeak Madalen kaleko etxebizitza batean
Haize bolada gogorrak izaten ari dira, eta Madalen kalekoa ez da antza, Errenteria-Oreretan haizeteak eragin duen kalte bakarra
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/02/whatsapp-image-2021-02-20-at-12-37-09.jpeg)
Uralita zati bat bota du haizeak Madalen kalean. Ingurua itxita du udaltzaingoak. Haize bolada gogorrak izaten ari dira, eta Madalen kalekoa ez da antza, Errenteria-Oreretan haizeteak eragin duen kalte bakarra. Udaltzaingoarekin harremanetan jarrita, ezin dutela informaziorik eman esan diote HITZAri, baina baieztatu dute Madalen kalekoa ez dela gertakari bakarra izan.