COVID-19aren tasaren jaitsiera oso nabarmena Oarsoaldeko lau herrietan
Eskualdeko lau herrietan, ostiraletik igandera, 21 positibo gehiago atzeman dituzte osasun zerbitzuek. Lezon, adibidez, ez da positiborik izan.
Oarsoaldeko lau herrietan oso era nabarmenean egin dute behera COVID-19aren 100.000 biztanleko tasek. Ostiraletik igandera, eskualdeko lau herrietan eta orotara 21 kutsatu gehiago izan dira.
Errenteria-Oreretan, ostiralean bost kutsatu gehiago atzeman zituzten, larunbatean bakarra eta igandean hiru. Pasaian, berriz, bost izan ziren ostiraleko kutsatuak, bakarra larunbatean, eta hiru igandean. Oiartzunen positibo bakarra ostiralean, zero larunbatean, eta hiru igandean. Eta Lezokoa datu onena: ez da positiborik izan ostiraletik igandera.
Datu horiekin, horrela daude herrietako tasak:
- Pasaia: 376 (ostegunean 436).
- Oiartzun: 298 (ostegunean 327).
- Lezo: 213 (ostegunean 298).
- Errenteria-Orereta: 189 (ostegunean 271).
Osasun Sailak datu horiek eta beste asko eman ditu gaur. Horien berri izateko joan haien webgunera.