Hainbat grafiti estali eta irisgarritasuna hobetzeko lanak egin ditu udalak
Trintxerpeko Musika Eskolako kanpoaldean zeuden hainbat pintaketa ezabatu eta Donibaneko Lezo-Bide kalean tratamendu irristagaitza egin dute.
Pasaiako alkate den Izaskun Gomezek iragarri du pasaitarren bizikidetza hobetzeko hainbat ekintza burutu dituela udalak azken astean.
Trintxerpeko Musika Eskolaren fatxadako hainbat pintaketa ezabatu dituzte; Gomezek gogora ekarri du horiek sor ditzaketen kalteak: “Guztion interesen aurka doaz eta horien garbiketa pasaitar guztien artean ordaintzen dugu”.
Bestalde, Donibaneko Lezo-Bide kalean tratamendu irristagaitza egin dute udaleko langileek azken egunetan. Horrekin, bereziki aldapatsua den bidearen irisgarritasunak hobera egingo duela sinetsita dago alkatea.