Kardantxiloaren bisita
Bere leihotik irudia betikotu du Carlos Bayon Fernandez errenteriarrak, eta HITZA-ko irakurleekin partekatu.
Duela hamar urtetik bisitari bereziak dituzte. Orduan aldatu zuten kaleko espaloia, berritu, eta auzo elkarteari aukera eman omen zioten bertan zein zuhaitz jarri aukeratzeko. Tamainagatik eta udazkenean hartzen duen kolore gorriarengatik likidanbarrak aukeratu zituzten.
Tamaina eta kolorea izan zuten kontuan, ez zuten espero ordea likidanbarrek bisitari atsegina ekarriko zienik eta ikuskizun paregabea eskaini urtero urritik abendura, zuhaitzaren bolatxoetara jotzen dutelako kardantxiloek hazi bila elikatzeko. Ahalegin bizi egiten dute janari bila.
Bere leihotik irudia betikotu du Carlos Bayon Fernandez errenteriarrak, eta HITZA-ko irakurleekin partekatu.