Pasaiako denden 'stock azoka', gaurtik larunbatera arte
Laurak Bat elkarteko kide diren Antxo eta Trintxerpeko hainbat establezimenduk sei egunez parte hartuko dute.
Laurak bat Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Elkarteak ‘stock azoka’ antolatu du gaurtik hasita, datorren larunbatera arte -hilak 27-. Honakoak dira euren saltokietan dinamikarekin bat egingo duten establezimenduak:
- Pasai Antxon:
- Argi boutique
- Decoro
- Ekilore
- Raquel Dominguez farmazia
- Nahikari mertzeria
- Zubi optika
- Urdin liburu-denda
- VisualGrafik
- Zuretzat arropa-denda
- Pasai Trintxerpen:
- Dolcethings
- Modas Molona
- Molona Home
- Agustin lurrindegia
- Sua dekorazio denda
- Lur belar-denda
