Udalbatzarra streaming bidez zuzenean jarraitu ahalko da bihar
Zazpi puntu landuko dituzte biharko saioan. Tartean bi mozio landuko dituzte. Lehena, Amazonek Oiartzunen ezarri nahi duen banaketa zentroaren gainekoa da eta hemeretzi eragilek sinatu dute. Bigarren mozioa, PSE-EE alderdiak aurkeztutakoa da, Errenterian trena lurperatzeari buruzkoa.
Udalbatzak Ohiko osoko Bilkura egingo du bihar eta saioa zuzenean jarraitzeko aukera izango da streaming bidez. Telematikoki egingo dute plenoa, eta publikotasuna bermatzeko zuzenean jarraitu ahalko da web orrialde honetan.
Zazpi puntu landuko dituzte biharko saioan. Tartean bi mozio landuko dituzte. Lehena, Amazonek Oiartzunen ezarri nahi duen banaketa zentroaren gainekoa da eta hemeretzi eragilek sinatu dute. hiru eskaera egin dizkiote udalari mozio horretan: Tokiko eremuan eragin ditzakeen kalteengatik Amazonek eskatutako banaketa zentroa Oiartzunen edo gertuko beste udalerri batzuetan komenigarria ez dela adieraztea; har dezala konpromisoa Amazon edo antzeko jardueraren aurrean proiektua zorrotz aztertzeko; azkenik, konpromisoa hartzea tokiko ekonomian balio erantsia duen komertzio txikia babesten eta indartzen jarraitzeko.
Mozio hori, ELA, LAB, ESK, STEILAS, CNT, CCOO, UGT sindikatuek, Greenpeace, Eguzki, Ekologistak Martxan, Grupo Oarso Taldea, Egin Irri Izan Herri, laurak Bat, Errenkoalde, Labore, Arraztalo, Elika, Itturri eta Zaldunbora Bizirikek sinatu dute.
Bigarren mozioa, PSE-EE alderdiak aurkeztutakoa da, Errenterian trena lurperatzeari buruzkoa.
Udalbatzarra 18:30ean hasiko da.