[Bideoa] Geroz eta antxotar gehiago bulebarraren alde
Antxoko Tren Geltoki Berriaren Plataformak ostiralero antolatzen dituen mobilizazioak geroz eta jendetsuagoak dira.
Antxoko Tren Geltoki Berriaren Plataformarekin bat egin duten antxotarrak geroz eta gehiago dira. Joan den ostiralean hamarnaka lagunek eman zioten babesa barrutian bulebarra sortzea helburu duen proposamenari.
Iniziatibaren bultzatzaileek bizilagunei dei egin diete ostiralero 20:00etan Gure Zumarditik hasita egingo dituzten mobilizazioekin bat egitera. Hilabeteko azken ostiraletan ez da topaketarik izango, hortaz, hurrengo bilkura martxoaren 5ean egingo dute.