Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Eraso duten langileari elkartasuna adierazi diote

Erasoa gaitzetsi eta elkartasuna adierazi diote pasa den igandean zauritu zuten langileari gaur eguerdian.

Kale garbitzaile batek jazotako erasoa gaitzetsi dute gaur.
Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2021/02/23

Erasoa gaitzetsi eta elkartasuna adierazi diote pasa den igandean zauritu zuten langileari gaur eguerdian. LAB sindikatuak deitu du elkarretaratzera eta herritarrek erantzun dute. Bertan izan dira erasoa pairatu zuen langilearen lankideak, Eraso gehiagorik ez, langileon segurtasuna bermatu zioen pankartaren atzean. Kale garbitzaileetako batek irakurri du idatzia elkarretaratzea amaitzeko. Kale garbitzaile batek jasandako erasoa salatzeko bildu direla bertara esan du, baita erasoek amaitu behar dutela adierazteko.

Izan ere, ez da izan igandekoa kasu isolatua kale garbitzaileek gaur salatu dutenez, “aspaldi sumatu dugu gure herrian batzuek daukaten jarrera desegokia, eta gure kasuan, kale garbitzaileon lanarekiko alegia,  herriarekiko eta gizartearekiko errespetua galdu dela nabarmena da. Garai gogorrak bizi ditugu. Pandemia honek, gizarte osoari eragiten dio baina ez dadila aitzakia bilakatu batzuok besteon gainetik pasatzeko”.

Argi esan dute: “Kale garbitzaileoi egokitu zaigun mespretxua jasate horrek amaitu behar du”. Segurtasunez eta bizikidetzaz lan egiteko eskubidea aldarrikatu dute, eta gaur salatu duten jarrerak beren eskubideak urratzen dituela nabarmendu dute.

Erantzukizuna eskatu diete Lezoko kale garbitzaileek, halaber, udal zerbitzu, enpresa zein gizarteari ere, “igandeko gertakaria ekidin zitekeen, eta erantzukizunez jokatzera deitu nahi ditugu”.  Elkar zaintzarako apustua lehenestera deitu dute Lezoko herria, gainera, eta irtenbideak, herritik eta herriarentzat izan behar duela aldarrikatu dute. Bildutako guztiei, azkenik, eskerrak eman dizkiete adierazitako elkartasunarengatik.

Salaketa

Erasoa jaso zuen langileak salaketa aurkeztuko duela jakinarazi dute gaurko elkarretaratze horretan, eta haren lankideek, erasoaren aurrean posizionamendua hartzeko eskatu diote Lezoko Udalari. Momentuz, EH Bilduk baino ez ditu gertatutakoaren gaineko adierazpenak egin. HITZAk jakin duenez, adierazpen bateratua onartu dute Lezoko Udalean ordezkatuta dauden alderdi politiko guztiek, baina momentuz, behintzat, ez dute zabaldu.

Joan den igande goizean gertatu zen erasoa. Lanean ari zela eraso zuten kale garbitzailea. Hainbat ostiko jo eta buruan objektu batekin zauria egin zioten. Langileak kalea garbitzen ari zirela zenbait pertsonek garbitutakoa zikintzen ari zirela-eta errespetuz jokatzeko eskatu zien kale garbitzaileak. Iraintzen hasi ziren ondoren, baina langileak bizkarra eman eta lanean jarraitu zuen; une horretan eraso zuten.

Sortutako zauriengatik osasun etxera eraman behar izan zuten langilea anbulantzian. Bertan medikuek artatu zuten eta buruko zauria josi behar izan zioten; hiru puntu eman behar izan dizkiote.

Erlazionatutako edukiaLezoko kale garbitzaile bati eraso egin dioteLezoko kale garbitzailearen kontrako erasoa salatu du EH Bilduk
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.