Lezoko kale garbitzailearen kontrako erasoa salatu du EH Bilduk
LABek gaur eguerdian Gurutze Santuaren plazan deitu duen elkarretaratzera deitu ditu herritarrak EH Bilduk.
Lezoko EH Bilduk gogor salatu kale garbitzaile batek, lanean ari zela, igandean jasan zuen erasoa, “onartezina da”. Langileari, babesa eta elkartasuna azaldu dizkio koalizio subiranistak, eta gaur eguerdian LAB sindikatuak Gurutze Santuaren plazan antolatu duen elkarretaratzearekin bat egitera deitu ditu herritarrak.
Udalari ere eskaera egin dio EH Bilduk; bere esku dauden neurri guztiak har ditzan galdegin dio, eta langileari babes eta elkartasun osoa eskaintzeko eskatu, halaber.
Lezoko kale garbitzaileei gainera, eskerrak eman dizkie EH Bilduk egiten duten lanarengatik: “Pandemia hasieran izan zituzten babes baliabide urriekin, eta gaur egun ere egiten dituzten desinfekzio eta garbiketa lanengatik”.