Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Aho batez esan dio udalbatzak Amazoni ez duela lekurik Oarsoaldean

Tokiko komertzio txikia eta ekonomia, ingurumena, eta langileen baldintzak prekarizatzen dituela nabarmendu dute alderdiek oro har.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/02/24

Udalbatzak osoko bilkura egin zuen atzo eta gaien artean, Amazonek Oiartzungo Lanbarren Poligonoan jarri nahi duen banaketa zentroaren harira hamaika eragilek aurkeztutako mozioa aztertu zuten alderdi politikoek. Mozio hori, ELA, LAB, ESK, STEILAS, CNT, CCOO, UGT sindikatuek, Greenpeace, Eguzki, Ekologistak Martxan, Grupo Oarso Taldea, Egin Irri Izan Herri, laurak Bat, Errenkoalde, Labore, Arraztalo, Elika, Itturri eta Zaldunbora Bizirikek sinatu dute. eta honakoa eskatu udalbatzari: Tokiko eremuan eragin ditzakeen kalteengatik Amazonek eskatutako banaketa zentroa Oiartzunen edo gertuko beste udalerri batzuetan komenigarria ez dela adieraztea; har dezala konpromisoa Amazon edo antzeko jardueraren aurrean proiektua zorrotz aztertzeko; azkenik, konpromisoa hartzea tokiko ekonomian balio erantsia duen komertzio txikia babesten eta indartzen jarraitzeko.

Aho batez babestu du mozioa udalbatzak, eta horrenbestez, Amazoni esan dio ez duela lekurik Oarsoaldean.

Kepa Olaizek hartu zuen hitza lehenik mozioaren nondik norakoak azaltzeko alderdiei. Hala, Amazonek eragingo dituen kalteen artetik batzuk aipatu zituen: Sortutako lanpostu bakoitzeko 2,2 suntsitzen dituela erraldoiak azaldu zuen, energia mordoa xahutzen duela garraioan zein azpiegitura informatikoa mantentzeko, edota banaketarekin lotutako datu bat eskaini; Amazonek 51 miloi tona CO2 isuri zituen 2019an eta urtero kopuru hori %15 igotzea aurreikusi dute. Ikaragarria.

Fiskalitateari ere erreparatu zion Olaizek, eta mahai gainean jarri, trikimailu ugari dituela Amazonek zergak dagoen herrietatik kanpo ordaintzeko horretarako paradisu fiskalak erabilita. Ezin alde batera utzi, inguruko komertzio txikiarentzat, herri eta auzoak bizirik mantentzen dituzten horiekiko egiten duen konpetentzia desleiala. “Merkatua xurgatzea, irenstea du asmoa Amazonek, basamortu bihurtu nahi ditu gure herri eta auzoak, eta kontsumo eredu desegokia eskaini”.

Maite Gartzia Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak hartu zuen hitza lehenik alderdien artean. Agerian utzi zuen Amazonen moduko erraldoiek tokiko komertzioarengan duten eragin kaltegarria, “baita gure ekonomian ere, mehatxua da ez soilik komertzio txikiarentzat, baita langileentzat ere enplegua suntsitu eta prekarietatean murgiltzen dituelako”.

Amazonek hain eskura eta merke jartzen dituen produktu horiek garesti ordaintzen direla esan zuen bere aldetik Elixabete Murua EAJko bozeramaileak, “komertzio txikiaren balio erantsiarekin ohartu behar gara, konpromisoa hartu. Komertziorik gabeko kaleak, bizirik gabeko herriak dira eta tokiko komertzioa sustatu eta babestea ezinbestekoa da”.

Bide beretik mintzatu zen Isaac Palencia PSE-EEko bozeramailea, eta harago jo zuen, “ez da nahikoa egoera gogorretan laguntza puntualak ematea, epe luzerako plangintza eskatzen du, tresnak eman behar dizkiogu merkataritza txikiari”.

Mozioa aurkezteagatik eskerrak eman zizkien sinatzaileei Bernar Lemos EH Bilduko zinegotziak. Ingurumena kaltetzea, prekarizazioa, deslokalizazioa, eta konpetentzia desleiala erabili zituen Lemosek Amazonen sinonimo gisa, besteak beste, “Amazonek ez du merkatua kontrolatu nahi, merkatua izan nahi du”. Aldous Huxley —Un mundo feliz liburuaren idazlea— eta George Orwell —1984 eleberriaren idazlea— jarri zituen lehen lerroan, “Hori da Amazonek eskaintzen digun etorkizuna”.

Balio erantsia duten proiektuak sustatzen jarraitu behar duela esan zuen argi, “horretan ari gara, eta horretan jarraituko dugu”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.