Emakumeen Mundu Martxari harrera egingo diote ostiralean
Oreretako Mugimendu Feministak zapi emate ekitaldia egingo du ostiralean
Zubi guztien gainetik, mugarik ez, transnazionalik ez mezua lau haizetara zabalduko du mugimendu feministak, eta Errenteria-Oreretan Martxoaren 8ko egitarauaren barruko lehen hitzordua ostiral honetan egin dute. Emakumeen Mundu Martxa helduko da udalerrira eta furgonetari harrera egiteaz gain, zapi emate ekitaldia antolatu dute. Zapi horiek, martxoaren 6an (larunbata) Irun eta Hendaia arteko zubian izango den nazio ekitaldira eramango dituzte, ondoren. Zubiak bilakatu dituzte protagonista, merkantziak garraiatzeko tresna diren bitartean, pertsonen joan etorria oztopatzen duten harresiak bilakatu dituztela salatzeko. Migrazio politika, arrazakeria, eta transnaziolak jo mugan jarrita ariko da mugimendu feminista, horiek izango dira bere aldarri nagusiak
Euskal Herriko 27 eskualdek baino gehiagok erantzun diote Emakumeen Mundu Martxaren V. Ekintzan parte hartzeko deiari, dinamikak berak azaldu duenez..
Emakumeen Mundu Martxako furgonetari 18:00etan egingo diote harrera Iztieta pasealekuan ostiralean eta bertara deitu du Oreretako Mugimendu Feministak. Oarsoaldeko herrietako zapiak jasoko dituzte bertan.
Hurrengo deialdia, berriz, martxoaren 6ko nazio ekitaldirako luzatu du. Emakumeen Mundu Martxako Nazio Ekintzaren bosgarren ekitaldi amaiera orduan egingo dute Irun eta Hendaia arteko zubian, 10:30ean.