Pasaiako Mugimendu Feministak martxoaren 8aren baitan antolatutako lehen ekitaldia San Pedroko frontoian egingo dute. Barruti guztietatik bertaratuko dira.
Manuel Lekuona bibliotekak antolatuta, Lur Kortak ipuinak kontatuko dizkiete Elizaldeko eta Haurtzaroko ikasleei. Beren ikastetxeetan izango da.
Otsaileko plenoan onartu dute diru partida. Horrez gain, kultur ekitaldiei 43.500 euro bideratuko dizkiete, eta kirol elkarteei beste 41.000 euro.
Bixi Bixi elkarteak bertso saio musikatua antolatu du martxoaren 6rako -larunbata-, Juanba Berasategi aretoan. Sarrerak sei eurotan daude salgai.
Otsailaren 18tik atzora arte koronabirusagatik positibo bat bera ere ez da jaso herrian. 100.000 biztanleko tasa 115ean jarri da ondorioz.
Izan zaitez Harrera! proiektua aurkeztuko du datorren asteazkenean Emakumeen Etxean antolatu duen online mahai inguruaren bidez SOS Arrazakeriak.
Astelehenean Esnabide eta Ulia kaleetako nahiz Andonaegiko hainbat gunetan ezin izango da aparkatu. Trafikoa ere etengo dute tarteka.
Pasaiako Udalak antolatutako 'MakilFit' egitasmoaren baitan, astean behin ibilaldia egingo dute barrutiz barruti igarota.
Hilaren 8tik 14ra bitarteko astean, Ekain Zubizarreta 1. postuan sailkatu zen 573,59 punturekin, eta zozketa bidezko sariduna, berriz, Isotopo izan da —33. postuan eta 494,59 puntu—.