[Galeria eta bideoa] Preso, deportatu eta iheslarien etxerako bide izan dira
Herriko plazatik abiatuta hiru geldialdi egin dituzte oiartzuarrek; bakoitzean sortzaile batek -bertsolari, antzezle eta musikaria- hartu du testigua.
‘Gazte martxa sortzaileekin’ izenburupean oiartzuarrak udalerriko plazatik abiatu dira gaur 10:00etan, euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzeko bide bilakatuz euren pausuak. Bidean hiru geldialdi egin dituzte.
Urkabe gainean Josu Ibarguren bertsolariak hartu du lehen testigua, Joanes Larretxeari aipamen berezia eginez: “Ta batera joanez, dena lortu baietz, kaixo ta ezer baino lehen muxu bat, Joanes”.
Bideari berrekin diote gazteek ondoren, Gurutzeko frontoira heldu arte; bigarren geltoki horretan Luix Mitxelenak antzerki bidez irudikatu du euskal preso, iheslari eta deportatuen borroka. Martxa plazara bueltatu da azkenik, eta bertan June Galardi musikariak eman dio amaiera jardunaldiari.