Udaleko langileek Elizaldeko hainbat toki txukundu dituzte
Santuseneko biribilgunean eta Elorrondo kaleko hainbat aparkaleku berriro margotu dituzte.

Elorrondo kaleko aparkalekuak [Argazkiak: @oiartzunudala].
Udaleko brigadako langileak Elizalde auzoko pare bat txokotan brotxa pasatzen aritu dira gaur goizean.
Santuseneko biribilguneko seinale horizontalak berriro margotu dituzte. Horrez gain, Elorrondo kalean, aparkalekuak markatu dituzte.
