Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra
IRITZI EMAILEAK. ARANTXA URBE IRAZUSTA.

Non dago Boniko alpargata?

Arantxa Urbe Irazusta
Errenteria-Orereta
2021/03/03

Herri-bueltan gabiltzan garaiok ekarri digute, herriko kaleetatik batzuetan eta herriko bazterretatik besteetan, patxadaz eta soseguz pasieran ibiltzeko egokiera. Kale-buelta horiek bihurtu zaizkigu, ezbairik gabe, artean ohartu gabeko txoko, etxe aurre, teilatu hegal eta herrian ditugun beste hainbat altxorrez ohartzeko aukera aparta.

Azken hilabeteetako herri barruko hara eta honako ibilera horiek balio izan didate erreparatu gabeko hainbat bazter eta elementu deskubritzeko. Eta aitortu behar dut, beste herrietako alde zaharretan ederresten ditugun altxorrak gurean ere topatu ditudala, ahanzturaren eta ezjakintasunaren eremu zabal horretan ia galdurik.

Etxetik irten eta Oreretako kale zaharretan barna murgildu naiz gaur ere, zer aurkituko. Nire baitara itzuli horietan guztietan pilatzen joango zen burutazioa azaleratu da, bat-batean. Zenbat aldamio dagoen gure Alde Zaharrean!

Eta, horrela –burutazioaren eztandak eraginda, segur aski–, aldamio horietan ipini dut begirada. Poz izugarria sortzen da nire barruan gure kale zaharretako etxeren baten aurrealdean aldamio bat jasotzen dutela ikusten dudan bakoitzean. Gure iraganarekiko aitortza gisa hartzen baitut.

Martxan dauden aldamio guztien artean, batek erakarri du nire arreta, bereziki. Andre Mari kalearen sarreran dago. Aldamio hanka zuritik behera, zinta gorri batek zigi-zaga apaintzen du euskailua, dantzari baten hanka bailitzan.

Ez dago apaingarri hutsal gisa jarrita, hantxe bertan, hormatik zintzilik egoten den alpargataren lekuaren zaindari dago, aldamioak bere egitekoa amaitzen duenean han alpargataren lekua dela oroigarri.

Betidanik ezagutu dugu guk Boniko alpargata han zintzilik, umetatik soinean ibili ditugun alpargatak erosten zizkiguten lekuaren iragarle.

Guk ezagutu baino askoz lehenagotik dago han, noski, Boni zapata denda (alpargata denda, lehenagotik) Andre Mari kalean.

Joan den mendearen 20ko hamarkadan bertan alpargata lantegia zegoela irakurri dut paper zahar batzuetan. Lantegiak Santxoenea kaletik zuen sarrera, idatzi beraren arabera.

Hariari tiraka (edo aldamioko zinta gorriari tiraka, akaso?), 1998ko Oarso aldizkarian idatzi zuen artikuluan Ramon Mujikak dioenez: «Dendako sarreran dagoen alpargata betidanik egon da, beti bera ez izan arren. Hasieran egon zen alpargata benetan handia zen. Ondoren, oina sartzeko zulo osoa zuen egurrezko bat egon zen. Ohitura bihurtu zen kuadrillentzat parranda egunetan zeinek txanpona alpargatan sartu. Azkena sartzen zuenak, azken erronda ordaindu behar izaten zuen. Bizilagunek alpargataren barrunbea ixteko aholkua eman zuten». Ohitura zaratatsuegia zen, nonbait.

Hainbatetan desagertu da alpargata. Behin Pasaiako San Fermin festetatik ekarri zuten; Irungo San Martzialetatik, beste behin. San Markoko zabortegitik ere itzuli zuten, beste batean.

Mujikaren arabera, «desagertu zen azken alditik ez zen gehiago agertu. Andre Mari kalea alpargata gabe ez zela bera iritzita, lagun talde batek kopia bat oparitu zieten Bonikoei aurrekoak baino pitin bat txikiagoa».

Rafa Bandres, herriko kronista handiak, hauxe zioen, berriz, aldizkari bereko 1989ko bere Efemerides Renterianas atalean: 16 de diciembre. Desaparece por la noche la famosa alpargata de la zapatería Boni, empresa fundada en 1895.

Dantzari baten oinean baino ia buelta gehiago eman ditu Boniko alpargatak. Gaur egun, desagertuta dago, berriro, bere lekutik. Eta Andre Mari kalea ez da bera alpargata gabe, faltan botatzen da. Lasai, ordea, seguru Sorkundek txukun-txukun ongi gordeta duela dendan, etxea dotoretu eta aldamioak kentzen dituztenerako.

Itzuliko da alpargata bere lekura, zinta gorri zigi-zagatsuak oroitarazten digu oraingoan ez duela inork eraman, bere txandaren zain dagoela. Ziur, orduan, bere zintzilikariotik diosala egingo digula berriro, distiratsu bere onenak erakusten.

Ea ordurako guk geuk ere alpargatak jantzi eta herriko plazaren batean haiek dantzan jartzeko moduan garen!

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.