Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Errenterian hasiko da pilota egokituko txapelketa

Bihartik ekainaren 26ra bitartean jokatuko da, dena ondo bidean, Euskal Pilota Egokituko Txapelketaren XI. ekitaldia. Banaka eta binaka arituko dira tenis-paletan eta gomazko paletan pilotariak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/03/03

Euskal Pilota Egokituko Txapelketaren XI ekitaldia larunbatean hasiko dira jokatzen. Lehen partidak Errenteria-Oreretan eta Usurbilen jokatuko dituzte. Agustina Otaola Raketista Profesionala frontoiak hartu du txapelketaren aurkezpena gaur goizean, eta bertan izan dira txapelketaren antolatzaile diren Gipuzkoako Pilota Egokituko Federazioko eta Gipuzkoako Pilota Federazioko ordezkariak, txapelketa hartuko duten, Errenteria, Idiazabal, Alkiza, Ataun, Asteasu, Usurbil Lasarte eta Zumaiako udal ordezkariekin, eta txapelketaren protagonista izango diren pilotarietako birekin: Beñat Lizaso eta Manu Quesada.

Hainbat kategoriatan jokatuko dute txapelketa pilotariek: tenis-paletan banaka eta bikoteka adimen elbarritasuna dutenek; eta gomazko paletan gurpil aulkian banaka eta binaka. Finalak, ekainaren 26an jokatuko dituzte Zumaian.

11 urteko ibilbidea
Duela 11 urte egin zuten lehenengo pilota egokituko txapelketa eta garai hartan integrazioaz, eskubideez eta ikusgarritasunaz hitz egiten zutela esan du aurkezpen ekitaldian Blanca Arangurenek, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioko presidenteak, «urte horietan guztietan egoera aldatu da, eta horren erakusle da pilotariek ereindakoaren emaitza. Pilotari handiak ditugu, eta honek, etorkizun handia du».

Emaitza hori, gainera, jende askoren lanari esker lortutakoa dela erantsi du, «Gipuzkoako Pilota Federazioaren eta Kirol Egokituko Federazioaren elkarlana dago atzean, sare sendoa sortu dugu». Klubak jarri ditu lehen lerroan, eta horiek egiten duten lan eskerga, «Mindara eta Pagazpe izan ditugu hasieratik lanean, eta benetan sinistu dute egiten ari direna».

Erronketako bat, emakume gehiago gerturatzea kirol egokitura, «pilota txapelketetan gutxiengoa bada ere oraindik, beti dago emakumeren bat. Kopuru hori handitzea da orain gakoa». Pandemia gorabehera, ilusio unean daudela orain gaineratu du Arangurenek, “harrobia sustatu behar bada ere, badator, ekitaldi asko ditugu aurretik. Ez dugu gure lekua aldarrikatu behar, gure lekua badugu”.

Pandemia garaian ez dela erraza izan baina azkenean lortu dutela txapelketa antolatzea esan du Gipuzkoako Pilota Egokituko Federazioko teknikari Jokin Olasagastik, “eremu gorria, laranja, horia, etengabe moldatzen ibili behar izan dugu, besteek bezala, baina kirol egokituaren kasuan ezin dugu ahaztu beste muga gehigarri batzuk dituela; Kirol egokituak ez du ohiko kirolak duen eskaintza eta espazioa, baina hori lortzeko bidean bi federazioak lan handia egin eta ilusio ikaragarria jartzen ari direla esan du.

Ohorea
Txapelketaren agertoki finkoa bilakatu da Errenteria-Orereta eta Agustina Otaola pilotalekua, eta hori ohorea dela herriarentzat esan du Aizpea Otaegi alkateak. Berak hartu du nolabait, txapelketa jasoko duten herrietako udal ordezkarien izenean hitza.  Gizarte berdinzale batekin sisnituta daudenentzat sekulako aukera dela txapelketa gaineratu du alkateak, “baita Mindara bezalako elkarte bat gurean izatea; begiak ireki dizkigu, eta elbarritasuna beste modu baten ikusten lagundu digu erakundeei zein herritarrei. Gizarte berdinzale baten alde egitea eta kirolaz gozatzea eskutik doaz”.

Beñat Lizaso Usurbilgo Pagazpeko eta Manu Quesada Errenteriako Mindarako pilotariek ere hartu dute hitza. Biak arituko dira txapelketan, eta pozik azaldu dira «azkenean aukera izango dugulako jokatzeko». Pilotak askatasuna ematen diola esan du Lizasok, eta Euskal Herrian hain errotuta dagoen kirola sustatzea dutela helburu nabarmendu du Quesadak.

Ikuskizuna prest dago; eta ez da nolanahikoa izango.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.