Pontikan 180 aparkaleku eraikitzeko proiektua, lizitaziora
Pontika auzoan egingo du udalak aparkaleku berria, Beraun kaleko behealdean.
Udalak lizitaziora atera du Pontika auzoan aparkaleku berria eraikitzeko proiektua. 2019-2023 agintaldiko planean aurreikusitako jardueretako bat da, estrategikoa udalarentzat, eta hasierako kokapena Jose Miguel Barandiaran parkea bazen ere, Beraun kaleko behealdera eraman du orain. Arrazoiak, honakoak: Barandiarango parkeaaren etorkizuneko urbanizazioa ez baldintzatzea, eta aparkalekuak hartzeko edukiera zabalagoa izatea.
Aukeratutako kokapen berria, GI-20 autobidearen ondoan eta Arditurri kaleko garajeen aurrean da. Hiru solairuko eraikina eraikitzea aurreikusi du udalak bertan eta 180 aparkaleku izango ditu denera.
Orain proiektua atera du lizitaziora udalak eta exekuzio proiektua idatzi eta lanak aurrera eramateko aurrekontua 123.165 eurokoa da. Proiektuak aurkezteko epea, hilaren 30ean amaituko da. Baldintzak, hemen kontsulta daitezke.