Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bidegorriaren erabilera leheneratzeko eskaera

Bidegorriko Miguel Hernandez kalea bizikleten joan etorrientzako ezarri du udalak pandemia testuinguruan. Hori dela eta herritar batek kexa azaldu du, eta bidegorriaren erabilera leheneratzeko eskatu, protokolo egoki bat sortuta.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/03/04

Bidegorria zabaldu zutenetik, erabiltzailea da Enrique Intxausti oreretarra. Gustuko du oinez egitea Oiartzun ibai ondotik Errenteria-Oreretatik Oiartzunera doan bidea, zuhaitz tarteek eskaintzen dizkioten gerizpe eta eguzki guneak txandakatuta. COVID-19aren pandemia heldu zenetik, baina, egunero Mari Carmen Zugarramurdirekin —emaztea—egiten dituen ibilaldiak moldatzera derrigortu dute; izan ere, joan den urteko maiatzaz geroztik, Miguel Hernandez poetaren kaletik Gabierrotako zubi pareraino soilik bizikletak ibil daitezke, eta oinezkoek, berriz, Gabierrota pasealekutik barrena joan behar dute. Pandemiaren testuinguruan, espazioaren banaketa hori egin zuen udalak konfinamenduaren ostean herritarren joan-etorriak ordenatzeko.

Bidegorriaren sarreran bertan, Matxainen, Miguel Hernandez kalearen hasieran jarri zuen udalak orduan seinalea: oinezkoak bertatik ibiltzea debekatzen du, eta bizikletek bakarrik ahal dute bertatik pasa. Pandemiaren aurretik bezala, baina, gaur  egun ere, jende ugari ibiltzen da bidegorri eremu horretan oinezkoentzat debeku seinalea agerian badago ere: ziklistak bai, baina baita oinezko, gurpildun aulki, triziklo, patinete, patin, haur, gazte eta adinekoak ibiltzen dira eremu horretan, hamarnaka egunero. Tartean, hala egin du Intxaustik, “35 urte daramat hortik oinezko ibilaldiak egiten”. Eta isuna heldu zen.

Bizikletentzako gordetako bidetik zihoala emaztearekin, bi udaltzainek jakinarazi zioten ezin zutela bertatik joan, Gabierrota pasealekua zela eremu horretan oinezkoei bideratutakoa eta handik joan behar zutela. Jakinarazpena eginda, baina, korapilatu egin zen egoera, eta bertatik joateagatik ez, baina udaltzainei errespetu falta leporatuta isuna jarri zioten Zugarramurdiri.

Ia urtebete pasa da gertaeratik. Ordutik gaiarekin bueltaka ari da Intxausti, “ez dut ulertzen zergatik ezin dugun erabili guztiek, bidegorriaren eremu hori egokiagoa da oinezkoentzat ere”. Protokolo baten beharra nabarmendu du bidegorriaren erabilera egokirako: “Bidegorriaren erabilera leheneratzea eskatzen dut, orain arte bezala denok izan dezagun aukera bertatik joateko. Egungo egoerak, ilaran, banaka eta eskuinetik joatea eskatzen du”.

Oinezkoen debeku hori soilik adineko jendearekin sumatu duelako kexu da bizilaguna, “83 urtetik gorakoekin ikusi dut debeku hori, hala sentitu dut nik behintzat”. Gainera, ez zaio egokia iruditzen oinezkoak Gabierrota pasealekutik bidaltzea, “adinekoen erresidentzia dago bertan, eta ez zait ba oso logikoa iruditzen COVID-19arekin egunero jende ugari bideratzea egoitza ondotik pasatzera. Errepide aldeko bidea ere badago, baina nork nahi du paseatu errepide ondotik bidegorria izanda?”.

Beste kexu bat ere badu, bizikletek hartzen duten gehiegizko abiadura: “Orduko 30 kilometroko abiadura hartu eta hori ere gainditzen dutenak izaten dira bidegorri eremuan, eta gainera, atentzioa ematen badiezu errietan egiten dizute, jaun eta jabe balira moduan”.

Eskaera zehatzak

Eskaera zehatzak egin dizkio Intxaustik udalari: bidegorria denek erabiltzeko eskubidea bermatzea da lehena, eta horretarako erabiltzaile guztiei begirako protokoloa idatzi eta ezagutaraztea, denek egoki erabil dezaten. Eskuinetik joatea eta banaka da proposatzen duen beste neurria, “ez litzateke onartu beharko taldean joatea bidegorriaren zabalera guztia hartuta, ez delako kafe-tertulia egiteko espazioa”.

Abiadura mugak zehaztea da beste eskaeretako bat: “Bizikleta, patinete elektriko, skate, patinen gehienezko abiadura ezartzea eta betetzen dela bermatzea; Gaztelutxoko aldapan abiadura erakusle automatikoa dago jarrita, zergatik ez halako bat erabili?”.

Bidegorria zabaltzea aztertzea ere eskatu du Intxaustik: “Horretarako aukera dagoen eremuetan zuhaitzak eta landareak errespetatuta. Agerian dago zaharkitua eta urria gelditu zaigula bidegorria, gero eta erabiltzaile gehiago dituelako”.

Bidegorriaren erabilera egokia egiten dela zainduko duen lantaldea sortzea ere eskatu dio udalari, baita debekua erabili ordez, neurri hezitzaileak erabiltzea ere. Azkenik, errespetua, ardura eta elkartasuna eskatu ditu: “COVID-19aren pandemian eskatzen dugun gauza bera eskatu nahiko nuke bidegorriaren erabilera egokirako, eta guztiok izan dezagun aukera bidegorria erabiltzeko, ziklista, oinezko edo dena delakoa izan, errespetuz eta modu berdinzalean erabili dezagun dugun ondare hori”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.