Martxoaren 8an kalera aterako da mugimendu feminista; hori bai, pandemia testuinguruan ezarritako segurtasun eta osasun neurri guztiak kontu handiz beteko dituzte, bizitzen aldeko hautua lehen lerroan kokatua baitu mugimendu feministak.
Ozzinemak antolatuta, 'Non dago Mikel?' filmari buruzko zineforuma egin dute. Zuzendariez gain, Mikel Zabalza eta Ion Arretxeren senideak gonbidatu dituzte.
Bidegorriko Miguel Hernandez kalea bizikleten joan etorrientzako ezarri du udalak pandemia testuinguruan. Hori dela eta herritar batek kexa azaldu du, eta bidegorriaren erabilera leheneratzeko eskatu, protokolo egoki bat sortuta.
'Baina zer ari zaigu gertatzen?' titulupean Pasaiako 44 emakumeren testigantzak jaso dituzte: "Horren emaitza kontakizun kolektibo bat da".
Oiartzungo Udalak eta Oinherri Euskal Herriko herri hezitzaileen sarean sartzeko hitzarmena sinatu dute, urtebeterako. Herriko eragileak formatu ahal izango dira.
Oiarpeko pilotariek hamar partida jokatuko dituzte asteburuan. Txostekoek partida bat jokatuko dute Madalensoron.
Lezoko Emakume Taldeak manifestazio girotua antolatu du Emakumeen Nazioarteko Egunerako. 19:00etan hasiko da mobilizazioa.
16:30ean haurrentzako animaziozko film luzea emango dute, eta 19:00etan 'Bideak' dokumentalari emango diote tartea.
Hilaren 10era arte bidal daitezke irakasle ordezko izateko curriculumak. Haur Hezkuntzako gradua eta euskara gaitasunak izan behar dira.