Martxoaren 8ko Lezoko mobilizazioa, 19:00etan plazatik

Lezoko Emakume Taldeak manifestazio girotua antolatu du Emakumeen Nazioarteko Egunerako. 19:00etan hasiko da mobilizazioa.

Lezoarren iazko Martxoaren 8ko manifestazioa.

Martxoaren 8an, astelehenean, Emakumeen Nazioarteko Egunaren barruko mobilizazioa antolatu du Lezoko Emakume Taldeak. 19:00etan abiatuko da manifestazio girotua Gurutze Santuaren plazatik, betiere osasun segurtasun neurriak betez.

Dena aldatu, sistema arrakalatu lelopean egingo dute mobilizazioa. Parte hartzeko asmoa dutenei gonbita luzatu diete zapi morea eraman dezatela soinean.

Hein berean, martxoaren 9an Gezalan egitekoa den hitzaldiarekin bat egin dute Lezoko Emakume Taldeko kideek. Emakumeen ahotsetik memoria historikoaz ariko dira bertan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.