Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Emakumeen pandemiako bizipenak liburuxka batean jaso dituzte

'Baina zer ari zaigu gertatzen?' titulupean Pasaiako 44 emakumeren testigantzak jaso dituzte: "Horren emaitza kontakizun kolektibo bat da".

Ezkerretik eskuinera, Saioa Iraola Berdintasun teknikaria, Izaskun Gomez alkatea, Loreto Osa Berdintasun zinegotzia, Kontxi Lopez eta Clara Wolfram dinamizatzaileak, eta Eneritz Ibarra ilustratzailea.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/03/04

Gaur goizean Baina zer ari da gertatzen? liburuxka aurkeztu dute Donibaneko Ubera liburutegian. Pasaiako emakumeek pandemiako bizipenak partekatu dituzte Pasaiako lau udal liburutegietan eskura egongo den liburuxkan; herritar bakoitzak ale bat har dezake doan. Koordinatzaile eta argitaratzaile izan den udaleko Berdintasun Arloa “zirraratuta” agertu da parte hartze prozesuaren azken emaitzarekin.

Saioa Iraola Berdintasun teknikariak hartu du lehen hitza lana testuinguruan kokatzeko, izan ere, asko hitz egin izan da COVID-19ak eragindako kalteez, baina, horien baitan, badira haren ustez txertorik ez duten eta prebenitzeko zailago diren birusak, osasun afektibo eta emozionalarekin zuzenean lotutakoak. “Horiek eragina izan dute Pasaiako emakumeengan”, eta premisa horretatik abiatuta, udalerriko 44 emakumeren ahots eta bizipenak jaso nahi izan dituzte.

Alkate den Izaskun Gomezek elkartasun besarkada helarazi nahi izan die bereziki herriko emakumeei, horiek izan baitira kaltetuenak, zuzenean edo zeharka, etxean nahiz lan sektoreetan: “Kasu horietan guztietan gure errealitatea osatzen duen eremu orotan gehienak emakumeak dira.” Hori dela eta, ezinbestekotzat jo du bizipen horiek jasotzea eta zabaltzea; berdintasun eza ikusaraztea Pasaia berdinzaleagoa eraikitzeko.

Berdintasun zinegotzi Loreto Osak jendarte berdinzaleago bat lortze aldera, pandemia heldu arte ikusezin ziren lanen -gehienak emakumeek egindakoak-  aitortza eta banaketa beharrezkoa dela mahai gainean jartzeaz gain, adierazi du ezinbestekoa dela krisi hau genero ikuspegitik aztertzea eta lantzea. Horretarako saiakera da, hain zuzen, liburuxka.

Metodologia
Lanketa guztia nola egin duten azaldu dute Kontxi Lopez Soria eta Clara Wolfram Perezek. Askotariko emakumeekin elkartu dira: gazteak, zaintzaileak, 55 urtetik gorakoak, Berdintasun Mahaiko kideak, migratzaileak eta, azkenik, gizarte langileak, hezitzaileak, teknikariak eta irakasleak.

Hortaz, ahots batzuk elkarrizketetan parte hartu duten emakumeenak dira eta haien bizitzako eskarmentuari buruz aritu dira. Beste batzuek ikusi dutenari buruzko ikuspegi orokor bat eman dute, hainbat emakume artatzen ari izan direnez.

Gaineratu dute, ez dela bizipenen jasotze soil bat izan: “Gure ustez, topo egitea eta gure bizipenak eta esperientziak partekatzea ariketa askatzailea, ahalduntzailea eta oso sendagarria izan da krisi honetan”.

Liburuxkaren ezaugarriak
Liburuxkak bost atal ditu, eta batez ere, nagusitzat jo dute pandemiak eta neurriek Pasaiako emakumeen bizitzetan izan dituzten eraginak jasotzea. Horrez gain, bizi izandako emozioak eta garatutako estrategiak bildu dituzte, besteak beste.

Lanaren helburuari dagokionez, honako hau gaineratu dute: “Pasaian ez genuen Pasaiako emakume guztien azterketa estatistiko edo adierazgarririk egin nahi, baizik eta giza topaketa batzuk antolatu, pandemiak jarri digun garai zail honetako bizipenak partekatzeko. Nola eragiten digun elkarrekin hausnartzeko. Horren emaitza kontakizun kolektibo bat da”.

Amaitzeko, Eneritz Ibarra ilustratzaile eta diseinatzaileak nabarmendu ditu haren irudietan emakumeen buruetan margotu dituen txirikordatutako ileak, adarrak, zirkuluak…: “Buruan sortzen dira ideia borobilak, sendabide indartsuak eta baita kezka, zama eta korapilo potoloak ere”.

Baina horiek transformatuz eta eraldatuz doazela uste du hark: “Baikortasun adierazpen bat eskaini eta irribarre bat atera nahi izan diot irudi honekin irakurleari”, hitz egin du portadako irudiaz, “ez dakit parakaidas bat dugun esku artean edo poltsa batekin moldatuko garen, denok jarri baitugu sormena martxan pandemia garai honetan! Zalantzarik gabe bidean aurrera goaz”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.