Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Feminismoan antolatu eta kolektiboki borrokatzeko deia

Martxoaren 8an kalera aterako da mugimendu feminista; hori bai, pandemia testuinguruan ezarritako segurtasun eta osasun neurri guztiak kontu handiz beteko dituzte, bizitzen aldeko hautua lehen lerroan kokatua baitu mugimendu feministak.

Mugimendu feministaren agerraldia gaur.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/03/04

Martxoaren 8an kalera aterako da mugimendu feminista; hori bai, pandemia testuinguruan ezarritako segurtasun eta osasun neurri guztiak kontu handiz beteko dituzte, bizitzen aldeko hautua lehen lerroan kokatua baitu mugimendu feministak. Berme guztiekin, beraz, kalea hartuko dute hamarnaka eta hamarnaka emakumek astelehenean, Martxoak 8, gaur arratsaldean egindako agerraldian argi esan duten moduan, “emakumeon lekua kalean baitago”.

Hiru zubi inguratuko dituzte segurtasun distantziak mantenduta eta lau kolektibok zabalduko dituzte bertatik lau haizetara euren aldarriak: Osakidetzako langile emakumeek, erresidentzietako langileek, etxeko langileek eta pentsiodun emakumeek hartuko dute hitza. Lau kolektibo horiek lehen lerrora ekarriko dituzte asteleheneko protestan.

Mugimendu feministak gogora ekarri du bi urte igaro direla azken greba feministan bizitzak erdiguneratzeko beharra aldarrikatu zuenetik, eta urtebete, antolatu eta borroka feinistara batzeko deia egin zutenetik: “Ordutik COVID-19ak eragindako izurrite testuinguruak, sistema honen dimentsio ezberdinetako krisiak azaleratu ditu, eta ageriago egin du emakumeak izan direla honetan ere zaurgarrienak: zaintza lanetarako lana utzi edo jornada murriztu dutenak emakumeak izan dira, pandemiak gogorren zigortutako sektoreetan gehiengoa emakumea da”.

Dena aldatu, sistema arrakalatu izango da aurtengo Martxoak 8aren leloa. Krisia ez dela pandemiarekin hasi esan dute, “sistema kapitalista, heteropatriarkal, arrazista arrakalatzeko feminismoan antolatu eta kolektiboki borrokan jarraitu behar dugu, bizitzak sostengatzeko ardurak kolektibizatzeko, eta botere harremanak errotik aldatzeko”.

Herritarren osasunaren gainetik, gobernuek kapitala lehenetsi dutela salatu dute gainera, “kaleak militarizatu, abusu polizial eta instituzional arrazistak jasan ditugu, ehunka kide kaleratu dituzte, milaka emakumek lan merkatua utzi behar izan dute zaintza lanengatik, agerian gelditu da Euskal Herrian bertan erabakiak hartzeko ahalmen eza, indarkeria matxistak ez du eteik izan, eta krisialdiak eragina izan du sektore feminizatuetan”.

Euskal Herrian eta Euskal herritik dena aldatzeko lan egiteko konpromisoa hartu du mugimendu feministak, “aurtengo martxoaren 8an ere erdigune eta bazter guztietan mobilizatuko gara, baita Oreretan ere. Osasun prebentziorako neurriek zein mugikortasun mugek mobilizazio erak zailduko dituzte, baina kaleak salaketarako espazio izateko modua bilatuko dugu”.

Zumardi pareko hiru zubietan elkartuko dira astelehenean, aurretik aipatu bezala, segurtasun neurri guztiak bermatuta, eta horren harira, pazientzia eskatu dute, “denon arteko lankidetzan, gure aldarriak ozen entzun daitezen”.

Hitzordua 19:00etan egin dute.

Edozein arrazoi medio, kalera atera nahi ez, baina aldarrikapena egin nahi dutenei, etxeko leiho eta balkoiak bandera, globo, zapi edo oihal moreekin betetzeko eskatu du mugimendu feministak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.