Lezoko Zinema Ttikiaren saio bikoitza larunbatean
16:30ean haurrentzako animaziozko film luzea emango dute, eta 19:00etan 'Bideak' dokumentalari emango diote tartea.
Lezoko Zinema Ttikiarekin, euskarazko ikus-entzunezkoak berriz ere Gezalan asteburuan, larunbatean zehazki. Lehenik eta behin haurrentzako saioa izango da, ondoren familientzako emanaldia.
16:30ean, Alfonbra magikoa animaziozko lanaz gozatzeko aukera izango dute txikienek. 19:00etan, berriz, Bideak dokumentalarentzako tartea: Aritz Ganboa de Miguelen erronka baten berri ematen du ikus-entzunezkoak.