COVID-19aren tasak: ia Oarsoaldea osoa, 100dik behera
Pasaian kenduta, beste hiru herrietan 100dik beherako tasak dituzte atzoko datuen arabera. Atzo, Oarsoaldea osoan, COVID-19agatik hiru kutsatu.
Astetik astera hobetu egin dira COVID-19aren tasak Oarsoaldeko herrietan. Hala, Lezo (32), Oiartzun (86) eta Errenteria-Orereta (77) 100eko tasatik behera daude. Pasaian ere jaitsi egin da 100.000 biztanleko neurgailu hori, baian oraindik ere 209an dago.
Atzo (osteguna) Lezo etab Oiartzunen ez ze koronabirusagatik kutsaturik izan. Pasaian bakarra atzeman zuten osasun zerbitzuek, eta bi Errenteria-Oreretan.
Albiste honekin batera dagoen grafikoan urte hasieratik atzora arte herriz herri tasek izan duten bilakaera ikus daiteke.