Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Emakumeek pantaila handia ere hartuko dute

COVID-19aren pandemiak zaildu egin du Martxoak 8aren egitaraua. Hala ere, Errenteria-Oreretan beti bezain oparoa, edo oparoagoa izango da aurten.

Martxoaren 8aren programazioa aurkeztu dute gaur. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/03/05

Gero eta gertuago da Martxoaren 8a, eta egun handiari begira Errenteriako Udalako gaur aurkeztu du mugimendu feministarekin, Berdintasun Kontseiluarekin eta hainbat eragilerekin elkarlanean prestatu duen egitarau zabala. COVID-19aren pandemiak zaildu egin du Martxoak 8aren egitaraua. Hala ere, Errenteria-Oreretan beti bezain oparoa, edo oparoagoa izango da aurten. Elkarretaratzea, mahai-inguru, antzerkia, tailerrak… denetarik antolatu dute, eta zinemak ere izango du tartea.

OzZinema zineklubak, lehen lerrora ekarriko ditu emakume zinema zuzendariak, eta horren harira hiru film emanaldi antolatu ditu. Lehena atzo egin zuten, eta hilaren 11n helduko da bigarrena; Amy Seimetz zuzendariaren She Dies Tomorrow. Hirugarrena, berriz, hilaren 25ean helduko da, eta Sofia Coppola zuzendari estatubatuarraren Lost In Traslation izango da.
OzZinemak antolatutako bi emanaldi horiek 19:00etan izango dira Niessen zienemetan, eta sarrerak salgai daude lau euroan Niessen Kulturgunean

Emakumeen zine emanaldia
Ibilbide luzeagoa du Emakumeen Zine Emanaldiak; aurten XVII. ekitaldia izango da, hain zuzen ere.

Bi film programatu ditu Amalatz Talde Feministak zikloaren barruan, hilaren 16an eta 30ean. Lehenengo hitzordurako Carmen y Lola filma aukeratu du. Arantxa Etxebarriak zuzendutako filma da eta Carmen eta Lola bi protagonistak, beren maitasuna aurrera ateratzen saiatuko diren bi nerabe ijito dira.

Bigarren emanaldirako Iciar Bollain zuzendariaren, La boda de Rosa aukeratu du talde feministak.

Bi emanaldiak doakoak izango dira, baina ezinbesteko baldintza da gonbidapena eskuratzea bibe.me plataforman. Emanaldiak Niessen Kulturgunean izango dira, 18:00etan.

Halere, ondutako egitarauaren artetik beste hiru ekintzetan jarri du azpimarra udalak gaurko agerraldian: Mariasun Landa Lehiaketaren sari banaketa aipatu du batetik, “formatu txikiagoan eta gonbidapenekin egingo dugu, baina aurrera egitea erabaki genuen neurri guztiak hartuta”. Beste bi ekintzak berriz, bi antzerki dira, Irakurraldi performancea da bata Andrezaharraren manifestua, eta Las XL taldearen Degenerate mucho antzezlana, bestea.

Egitarau zabalaren bidez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen jabekuntza bultzatu nahi duela azaldu dute gaurko agerraldian bildutako udal ordezkari eta eragile ezberdinek. Ekintza guztietan segurtasun neurriak zorrotz beteko direla nabarmendu du udalak gaurko agerraldian.

Egitaraua

  • HILAK 7: Txistularien kontzertua emakumeei eskainia 12:30ean Madalenaren ermitan.
  • HILAK 8: Elkarretaratzea. 19:00. Gora borroka feminista, antikapitalista eta antiarrazista. Dena aldatu sistema arrakalatu lelopean, Lekuonako zubitik, Papresako zubira.
  • HILAREN 9TIK 18RA. Instalazio artistikoa. Egun osoz. Mira, Emakumeen Etxearen kanpoaldean Bitamina eta Olatukoopen eskutik.
  • HILAK 13: Mariasun Landa sari banaketa. 12:00. Emakumeen Etxean. Aforo mugatua, gonbidapenarekin; Neska Gazteen Txokoa. 10:00-14:00. Sexualitateari buruzko hausnarketa tailerra, Lahia 3.0ren eskutik, Emakumeen Etxean. Aurretik izena eman behar da Eskola Feministan.
  • HILAK 18: Mahai-ingurua. 18:00. Generoa, migrazioa eta zainketa krisia. Emakumeen Etxean.
  • HILAK 20. Autodefentsa feminista. 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:30era. Emakumeen Etxean Maitena Monroyren eskutik. Aurretik izena eman behar da.
  • HILAK 21: Irakurraldi performancea. 19:00. Andrezaharraren manifestua Mari Luz Esteban eta Metrokoadroka Kolektiboaren eskutik. Euskaraz. Gonbidapena behar da.
  • HILAK 28: Komedia musikala. 19:00. Las XL taldearen Degenerate mucho. Niessen Kulturgunean. Gonbidapenarekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.