Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
ALAITZ AGUADO Zirika elkarteko kidea

«Gaztetasunetik feminismoa sustatzea, ekarpena egitea dagokigu»

Urtebete pasa da Zirika Neska Gazte Taldea sortu zutenetik. 16 eta 22 urte arteko gazteak biltzen ditu, eta pandemiak eragin badie ere, argi utzi dute ez direla geldirik egotekoak. Eskola Feministak haiei begirako espazioa sortu du lehenengoz.

Alaitz Aguado Zirikako kidea da, eta neska gazteen txokoan parte hartzen ari da.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/03/05

Eskola Feministaren barruan, lehenengoz, Neska Gazteen Txokoa sortu dute. Zirika Neska Gazte Taldearentzat zer suposatu du horrek?
Emakumeen Etxera gerturatzen hasi ginen Zirikako taldekideak eta bertako teknikariak Eskola Feministaren barruan tailerrak antolatzen zituztela, berriak programatu behar zituztela eta neska gazteek gure espazioa eta gure tailerrak izatea horren barruan interesgarria iruditzen zitzaiola esan zigun. Taldean hitz eginda, bi proposamen eraman genituen tailerrak egiteko, eta biak txertatu dituzte. Garrantzitsua iruditzen zaigu gu kontuan hartu izana eta oso pozik gaude, urrats handia da. Denok ditugu beharrak, baina uste dut neska gazteok asko ditugula. Horiei erantzuteko balioko du. Gaztetasunetik feminismoa sustatzea dagokigu, ekarpena egitea.

Zenbat denbora daramazue lanean Zirika Neska Gazte Taldean?
Urtebete pasa daramagu lanean. Hasieran lau neska gazte hasi ginen horren gainean hausnartzen; asanblada feminista badagoela baina, gazteak ez ginela bertan ohartu ginen. Beharra sentitu genuen neska gazteak batuko gintuen talde bat sortzeko, eta hasi ginen harremanetan beste neska gazteekin ere. Une honetan bederatzi ari gara talde eragilean. Asanblada feministan ere hartzen dugu parte, neska gazteek badugulako zer esan, eta pentsatu genuelako bertan izan behar genuela; herritarren artetik kopuru esanguratsua osatzen dugu neska gazteek. Antolatu eta mugitzeko beharra sumatu genuen, eta taldea sortzea iruditu zitzaigun egokiena.

Urtebete pasa da sortu zinetenetik, pandemiak bete-betean harrapatu zaituzte zuek ere, baina hainbat dinamika antolatu dituzue.
Pandemiak asko mugatu bagaitu ere, antolatu ditugu hainbat ekintza. Tartean, azaroaren 25ean kedada antolatu genuen eta erantzuna handia izan zen. Otsailaren 14aren harira, berriz, bideo bat egin dugu: San Valenthil. Martxoaren 8ari begira, berriz, ikasle paroa eta manifestazioa egingo ditugu. Aarratsaldean bat egingo dugu mugimendu feministaren deialdiarekin.

Zirikan parte hartu nahi dutenek, zer egin behar dute?
Instagram kontuaren bidez mezua bidaltzea bezain erraza da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.